www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000042

sozietateen gaineko zergan zer sartu behar da “aurreko ekitaldietako irabaziak galtzeagatik hazkuntza” izeneko laukian?



Kitapenaren “Emaitza” atalaren sail honetan, erakundeak aurreko ekitaldietan aplikatutako zerga-irabazien zenbatekoak izendatuko ditu, finkatzeko legeriak eskatutako baldintzak ez betetzeagatik bueltatu behar badira.

Gainera, bueltatzen ari den zerga-irabaziaren deskribapen laburra egingo da eta, hala badagokio, hurrengo laukian atzerapen-interesak azalduko dira.

Erakundeak zerga onura aplikatu duen ekitaldian Zerga hainbat administraziori ordaindu badie (bakoitzari bere lurraldean egindako eragiketen bolumenaren arabera), ekitaldi horretako karga-ehuneko berak aplikatu beharko ditu aurreko ekitaldietako mozkin galeraren ziozko gehikuntza kalkulatzeko zerga administrazio bakoitzari aurkeztu beharreko aitorpenean.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali