Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000041
Emaitzak banatzeko pantailan, ekitaldiko emaitzaz gain, baliteke eskurapen libreko erreserbak banatzea, hala baditu erakundeak bere ondare netoan. Erakundea ohiko kontu-egoerak betetzen ari bada, emaitzak banatzeko mugak “Igorpen-prima”, “Bestelako erreserbak” eta “Soberakina” sailetan izendatutako zenbatekoak lirateke. Kontabilitate-egoera laburtuak edo ETEen kontabilitateari dagozkionak betetzen ari badira, berriz, mugak honako sailetan izendatutakoak lirateke: “Igorpen-prima” eta “erreserbak”; bien bitartean, soberakinarentzat ez litzateke mugarik izango, bere zenbatekoa bereizita ez baita agertzen balantzearen ondare garbian; murriztu egiten du “aurreko ekitaldietako emaitza negatiboak” sailak “aurreko ekitaldietako emaitzak” sailaren barruan.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.