saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000040

Non sartzen dira aurreko ekitaldietatik aplikatzeke dauden zerga-oinarri negatiboak eta kenketak sozietateen gaineko zergan?

Programak zerga-oinarri negatiboen eta kenketen saldoak bereiz ditzake, horiek aurreko ekitaldietan sortuta, ekitaldiaren hasieran aplikatzeke badaude. Izan ere, egiten ari den kitapenean aplikatu ahal izateko, aurretik aplikatzeke dauden saldo horiek sartu beharko dira.

Zerga-oinarri negatiboak “Kitapena. Kuota efektiboa” pantailaren goiko aldean agertzen den atalean sartzen dira.

Kenketen kontzeptu desberdinak bakoitzari dagozkion pantailan –zerga bikoitza, %35eko mugarekin, %70reko mugarik gabe- izendatzen dira eta bertan pantaila bat agertuko da aurreko ekitaldietako kenketak izenez.

Aplikatzeke dauden saldoen pantaila desberdinetan sortutako zerga-irabaziari dagozkion zenbatekoak izendatuko dira, baita aitorpena egin baino lehenagoko ekitaldietan aplikatutakoak eta ekitaldi berean aplikatutakoak ere.

Aitorpena aurreko ekitaldian egindakotik abiatuta gauzatzen denean, programak aitorpenera eramaten ditu aplikatzeke gelditu ziren zerga-irabazien saldoak.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali