Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000040
Aplikazioak aukera ematen du aurreko ekitaldietan sortutako zerga-oinarri negatiboen saldoak eta kenkariak konpentsatzeko, aurreko ekitaldietan aplikatu ezin izan direlako ekitaldiaren hasieran aplikatzeko daudenak.
Egiten ari den likidazioan aplikatu ahal izateko, egiteke dauden saldo horiek sartu beharko dira, haien sorrerari buruzko datuak barne (erakundeak berak sortu zituen, egotziak edo berregituraketa-prozesuetatik eratorriak, zer arautegirekin, zer kontzeptutan, sortze-ekitaldiaren hasiera-data, sortutako zenbatekoa eta aurreko ekitaldietan egindako minorazioak eta aplikazioak).
Aurreko ekitaldietan sortutako eta ekitaldiaren hasieran aplikatzeko dauden kreditu fiskal horiek guztiak "Kreditu fiskalak" atalean jaso behar dira.
Autolikidazioa aurreko ekitaldian egindako batetik abiatuta egiten denean, programak aurreko autolikidazioan jasotako datuak eramango ditu "Kreditu fiskalak" izeneko atal honetara, aplikatzeke geratu ziren saldoak kalkulatuz.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.