www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000039

Nola operatzen dute kuota likidoaren gaineko muga duten kenkarien mugek sozietateen gaineko zergaren programan?



Programak ez ditu kontrolatzen kuota likidoaren gaineko %35eko muga duten kenkariak aplikatzeko kontuan hartu beharreko mugak. Bakar-bakarrik kontrolatzen du aplikatutako zenbateko osoak ez duela gaindituko kenkariak aplikatzeko kuotaren gaineko kopurua.

Gainera, muga bat dago zerga-oinarriari eta kuota efektiboari dagokienez: gutxieneko tributazioa. 11/2013 Foru Arauaren 59. artikuluarekin bat etorriz, kenkarien aplikazioak, I+G eta Berrikuntza teknologiakoak izan ezik, ezin eragin dezake benetako kuota zerga-oinarria baino %15 txikiagoa izatea. Horrenbestez, bi mugek batera jarduten dute.

Erabiltzaileari laguntzeko, muga duten kenkarien pantailan lauki erakusten da, non kenkariek izan dezaketen muga bakoitzari dagozkion zenbatekoak zehazten diren.

Beste lauki bat dago: "59. artikuluaren gutxieneko % aplikatzen da"; laguntza programak automatikoki markatuko du, muga hori azaltzen denean.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali