www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000036

Non izendatuko da lehentasunezko jarduerei ekarpena egiteagatik sortutako kenketa sozietatearen gaineko zergan?



Kenkari hori 4/2019 Foru Arauak arautzen duen arren, kuota likidoaren gaineko % 35eko muga duen kenkaritzat jotzen denez, 11/2013 Foru Arauaren % 35eko muga duten kenkari guztiak dauden pantaila berean agertzen da "4/2019 FAn mezenasgoko jarduerengatiko kenkariak", "Mezenasgoko lehentasunezko jarduerak eta parekatuak" izenarekin.

Goitibeherako horretan bertan agertzen dira, halaber, lan-jardueran Integrazioa Sustatzeko Kenkariak, 4/2019 Foru Arauaren Bosgarren Xedapen Gehigarrian jasotzen direnak, eta 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin lehentasunezko jarduerekin parekatzen direnak.

 
 
 

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali