www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000033

Nola bete behar da galeren eta irabazien kontua eta balantzea enpresa berregituratzeko eragiketetan murgilduta dauden erakundeetan sozietateen gaineko zergaren ereduan?



Fusionatutako edo banatutako sozietateen kasuan hurrengo irizpideak jarraituko dira:

  • Eragiketa baten ondorioz bertan partzen duten sozietateetako bat desagertzen bada, sozietate horiek Sozietateen gaineko Zergaren aitorpena aurkeztu behar dute, hain zuzen ere sozietatea desegin den ekitaldikoa (merkataritzako erregistroan itxiera-idazpena ezarri den ekitaldia).Eskrituran jasota gelditzen denean erakunde banatuak egindako eragiketak erregistro-idazkunaren desberdinak direla, erakunde banatuak ez du zenbatekorik idatziko galeren eta irabazien kontuan kontabilitate-erretroakzioaren eta denboraldiaren amaieraren artean egin daitezkeen eragiketengatik. Eragiketa horiek erakunde onuradunak adieraziko ditu bere aitorpenean. Balantzearen aktibo eta ondare garbi eta pasiboari dagokionez, banatzen den erakundeak erregistroaren itxiera-idazkunaren datan zenbatekoak idatzi beharko ditu. Azkenik, ondare garbian aldaketa-egoeran azken ekitaldiko balantzearen eta erakundearen itxidura-balantzearen artean ondare garbiak sortutako aldaketak adierazten dituzten eragiketak izendatuko dira.
  • Enpresa berregituratzeko eragiketan sozietate berria sortzen denean, sozietateen gaineko zergaren aitorpena aurkeztu beharko du eratzen den unetik. Galeren eta irabazien kontuak eragiketak islatuko ditu kontabilitate-erretroakzioaren datatik –hala balego-.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali