www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000023

Zer erakunde jo daiteke “enpresa txikitzat” sozietateen gaineko zergan?



Sozietateen gaineko Zergari buruzko 11/2013 Foru Arauaren 13.2. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz eta 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldiei begira 7/2008 Foru Arauaren bosgarren xedapen gehigarrian ezarritakoa kontuan hartuz, “enpresa txikitzat hartuko da” honako baldintzak betetzen dituena:

  1. Ustiapen ekonomikoan jardutea.
  2. Aktiboa edo eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehaztu bezala, 10 milioi eurotik gorakoa ez izatea.
  3. Batez beste plantillan ez egotea 50 pertsona baino gehiago.
  4. Lehen adierazitako betekizunetako bat betetzen ez duen beste enpresa baten %25etik gorako partaidetzarik ez edukitzea, ez zuzenean, ez zeharka, salbu eta kapital-arriskuko funts edo sozietateak direnean, horiek aplikagarri badute 11/2013 Foru Arauaren VI. tituluko IV. kapituluan ezarritako araubide berezia, eta parte hartzea sozietatearen xedea betetzearen ondorio denean.

Baldintzak erregimena aplikatu nahi den aurreko ekitaldian bete behar dira, erakundearen eratze-urtea denean izan ezik. Aurreko ekitaldia urtebetetik beherakoa denean, bakarrik urteari atxikiko zaio eragiketen bolumenari dagokion zenbatekoa. Era berean jardungo du erakundeak sortu berriak direnean.

Garrantzitsua da 4 puntua kontuan hartzea; nahiz eta erakunde bat enpresa txikitzat jotzeko baldintza guztiak bete, baliteke ez izatea, ez den beste enpresa batek parte hartzen baitu.

Halaber, entitatea talde baten kide bada Merkataritzari buruzko Kodeko 42. artikuluarekin bat etorrita, bizilekua eta urteko kontu bateratuak formulatzeko betebeharra alde batera utzita, kopuruak talde horretako entitate guztiei egokituko zaizkie.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali