www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000014

Nork erabil dezake Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietateen gaineko zergaren laguntza-programa?



Bizkaiko Foru Ogasunaren laguntza-programa egiten ari den aitorpenari dagokion zerga-denboraldian Bizkaiko legeria aplikatu behar duen edozein erakundek erabil dezake.

Ekonomi Itunaren Legearen eta 11/2013 Foru Arauaren arabera, zerga egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoa daukaten erakundeak (salbuespena, bi kasu: aurreko ekitaldian egindako eragiketen bolumena 10 milioi euro baino gehiago izatea eta eragiketa horien %75 edo gehiago lurralde erkidean egin izana; Euskal Autonomia Erkidegoan egindako eragiketa guztiak Araban edo Araban egin izana); zerga egoitza lurralde erkidean daukaten erakundeak, baldin eta aurreko ekitaldiko eragiketen bolumena 10 milioi eurotik gorakoa izan bada, eragiketa guztiak Euskal Autonomia Erkidegoan egin baditu eta, gainera, Bizkaian gainerako lurralde historikoetan egindako eragiketa bolumena baino proportzio handiagoa egin badu;azkenik, zerga egoitza Araban edo Gipuzkoan daukaten erakundeak, baldin eta aurreko ekitaldiko eragiketen bolumena 10 milioi eurotik gorakoa izan bada, lurralde erkidean eragiketen bolumenaren %75 edo gehiago egin ez bada eta, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoan egindako eragiketa guztiak Bizkaian egin badira, edo, eragiketok Bizkaian eta zerga-egoitza ez duten beste lurralde historikoan egin dituztela ere, eragiketa-bolumenaren proportzio handiena Bizkaian egin badute.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali