www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000012

Zer ziurtagiri erantsi behar zaizkio sozietateen gaineko zerga aitorpenari?



Ekitaldia: 2021

Ekitaldi bakoitzean, zergaren autolikidaziorako 200 eta 220 ereduak onartu eta telematikoki aurkezteko prozedura arautzen duen Foru Aginduko dokumentazioari dagokion artikulura bidali beharko dira.

2021eko ekitaldirako, dagokion Foru Aginduaren 4. artikuluak ezartzen du aitorpenarekin honako dokumentu hauek baino ez direla aurkeztu behar:

  1. 11/2013 Foru Arauaren 61. artikuluan ezarritako kenkariari heldutako inbertsioak frogatzen dituzten fakturen kopiak, eta faktura horien zerrenda, faktura bakoitzak datu hauek zehaztuta dituela: hornitzailea, kontzeptua, zenbatekoa eta horietariko bakoitzaren kontabilitateko partida. Era berean, adierazi beharko da aktibo berriak diren, % 10eko kenkarirako eskubidea ematen dutenak, edo ondasun errentatuen gaineko hobekuntzak edo inbertsioak, % 5eko kenkarirako eskubidea ematen dutenak.
  2. Sozietateen gaineko Zergari buruzko ekainaren 26ko 11/2013 Foru Arauko 66. artikuluan aipaturiko lan-sorkuntzaren ziozko kenkaria aplikatzen bada, autolikidazioaren epealdian eta aurrekoan enpresaren plantillan izan diren lan-kontratu mugagabedun langileen alten eta baxen zerrenda, honako datu hauek zehaztuz: kontratu mugagabearen data, baxaren data (behar denean), kontratu mota eta lansaioa eta, laneratzeko eragozpen bereziko pertsonen kasuan, zergatik dagoen sartuta halako talde batean. Gainera, kenkaria sortzen duten langileen urteroko soldata osoa esatea.
  3. Bizkaiko Foru Aldundiaren abenduaren 23ko 203/2013 Foru Dekretuak onetsitako Sozietateen gaineko Zergaren Araudiko 41. artikuluko 2. zenbakian xedatutakoaren arabera errenta-egozketaren araubidean dagoen sozietateak emandako ziurtagiria.
  4. Teknologiaren arloko ikerketa, garapen eta berrikuntza jardueren ziozko kenkaria aplikatu behar bada, gaiaren arabera eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak edo Bizkaiko Foru Aldundiak edo hari atxikitako erakunde edo entitate batek emandakoa. edo bestela arestian aipatutako foru arauko 62. eta 63. artikuluetako 2. idatz-zatian zergadunaren jarduerak teknologiaren arloko ikerketa eta garapentzat kalifikatzeko eskatzen diren baldintza zientifiko eta teknologikoak betetzen direla frogatzen duen bestelako agiriren bat.
  5. Erakundearen administrazio kontseiluko edo kontseilu artezkariko idazkariaren ziurtagiria, ondokoa frogatzen duena: aitortzailearen bazkideen/partaideen atalean aitorpeneko ekitaldia itxi denean beraren kapitalean %5eko zuzeneko partaidetza edo handiagoa eduki duten pertsona fisiko eta erakunde guztiak agertzen direla (edo %1ekoa edo handiagoa duten guztiak, baloreek bigarren mailako merkatu antolatuan kotizatzen badute). Ez Kapital Sozietateei buruzko Legea, ez Euskadiko Kooperatibei buruzko Legea aplikatu behar ez duten erakundeek ez dute ziurtagiri hori aurkeztu behar. Gainera, sozietatearen kapitalaren %95a baino gehiago duten titularrak adierazten badira (edo %99 baino gehiago, baloreek kotizazioa badute antolatutako bigarren mailako merkatu batean), ez dago zertan aurkeztu ziurtagiri hori.
  6. Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauaren 24. artikuluan aipatzen den doikuntza aplikatzen zaien partaidetzei buruzko informazioa, betiere Sozietateen gaineko Zergaren Araudia onetsi duen abenduaren 23ko 203/2013 Foru Dekretuaren 8. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
  7. Ekintzailetza sustatzeko eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauaren 53. artikuluko ekoizpen-jarduera indartzeko Erreserba berezia gauzatzeari dagozkion inbertsioak frogatzen dituzten fakturen kopia, halaber, hornitzailea, kontzeptua, zenbatekoa eta faktura bakoitza kontabilizatu den kontabilitate-partida adierazten dituzten fakturen zerrenda ere aurkeztu beharko da.
  8. Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauaren 36. artikuluan aurreikusitako b.
  9. Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauaren 25. xedapen iragankorrean ezarritako kenkaria –Batuz kenkaria– aplikatzen duten inbertsio eta gastuak frogatzen dituzten fakturen kopiak, eta faktura horien zerrenda, faktura bakoitzak datu hauek zehaztuta dituela: hornitzailea, kontzeptua, zenbatekoa eta bakoitzari dagokion kontabilitateko partida.
  10. Maiatzaren 5eko 4/2020 FDAren 1. artikuluaren Hiru apartatuko (Mikroenpresa eta enpresa txiki edo ertainetan inbertitzeagatiko ezohiko kenkaria) 7. zenbakian aipatutako ziurtagiria Ziurtagiri horretan, zergaren ereduak eta ereduok aurkezteko jarraibideak argitaratzen dituen foru-aginduan zehazten denez, entitateak –zeinaren akzioak edo partaidetzak harpidetu edo eskuratu baitira– informazio hau adierazi beharko du: bere identifikazio-datuak; 2021ko ekitaldian eskuratu edo harpidetutako akzio edo partaidetzen eskuraketa-balioa, ekitaldi horretan benetan ordaindutakoa; eskuraketa hori bere funts propioen zer ehuneko den; eskuraketa-eguna, eta kenkariaren apartatua, zeinerako baldintzak betetzen dituela erantzukizunez adierazten baitu (1., 2. edo 3. apartatua eta bakoitzaren baldintzak, maiatzaren 5eko 4/2020 FDAren 1.Hiru artikulukoak).
  11. Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauaren 60 bis artikuluan portu-agintarientzat ezarritako kenkaria aplikatzen duten inbertsio eta gastuak frogatzen dituzten fakturen zerrenda, faktura bakoitzak datu hauek zehaztuta dituela: hornitzailea, kontzeptua, zenbatekoa eta bakoitzari dagokion kontabilitateko partida.
  12. COVID-19ren ondorioz bereziki eragindako jarduera ekonomikoak berriz garatzen hasten laguntzeko aplikatutako ezohiko kenkariari atxikitako inbertsioen eta gastuen fakturen kopia (4/2021 AFAren 4. artikulua), baita aipatutako fakturen zerrenda ere, hornitzailea, kontzeptua, zenbatekoa eta horietako bakoitza kontabilizatu den kontabilitate-partida adierazita.
  13. Martxoaren 23ko 4/2021 NFAren 3. artikuluaren arabera, 2020ko martxoaren 14tik aurrera borondatez adostutako errentamendu-errentaren jaitsiera gastu kengarritzat jotzen denean, artikulu horretako baldintzak betetzen dituen beherapen-akordioaren kopia, errentatzaileak eta errentariak sinatuta.
  14. Aurkeztutako autolikidazioan zerga-oinarria murrizten bada zergari buruzko Foru Arauaren 24. artikuluan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz – Finantza-merkataritzako funtsa –, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duen abenduaren 23ko 203/2013 Foru Dekretuaren 8. artikuluan jasotako informazioa aurkeztu beharko da.
  15. Irabazi-asmorik gabeko erakundeek, irabazi-asmorik gabeko erakundeen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien zerga-araubideari buruzko martxoaren 20ko 4/2019 Foru Arauaren babesean daudenek, autolikidazioarekin batera, urtero egin behar duten memoria ekonomikoa aurkeztu beharko dute, irabazi-asmorik gabeko erakundeen zerga-araubidea eta mezenasgoko zerga-pizgarri murriztuak (2019ko maiatzaren 21eko Dekretua izan ezik) aplikatzeko erregelamenduaren 4. artikuluan jasotako informazioa jasoz.
     

Gainera, 220 eredurako: Bizkaian aurkeztu behar ez diren taldeko sozietateen autolikidazioen fotokopia (200 eredua).

Beraz, erakundeak jasanarazitako atxikipenei eta kontura egindako diru-sarrerei buruzko ziurtagiriak aurkeztea ez da nahitaezkoa.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali