www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000012
Zer ziurtagiri erantsi behar zaizkio sozietateen gaineko zerga aitorpenari?
Ekitaldi bakoitzean, zergaren autolikidaziorako 200 eta 220 ereduak onartu eta telematikoki aurkezteko prozedura arautzen duen Foru Aginduko dokumentazioari dagokion artikulura bidali beharko dira.
2022ko ekitaldirako, dagokion Foru Aginduaren 4. artikuluak ezartzen du aitorpenarekin honako dokumentu hauek baino ez direla aurkeztu behar:
- Erakundearen administrazio kontseiluko edo kontseilu artezkariko idazkariaren ziurtagiria, honako hau egiaztatzeko: aitortutako ekitaldia itxi denean erakundearen kapitalean %5eko zuzeneko partaidetza edo handiagoa izan duten pertsona fisiko eta erakunde guztiak agertzen direla aitortzailearen bazkideen/partaideen zerrendan. Edo, bigarren mailako merkatu antolatu batean kotizatzen duten baloreen kasuan, %1ekoa edo handiagoa duten guztiak agertzen direla. Kapital Sozietateei buruzko Legea eta Euskadiko Kooperatiben Legea aplikatu behar ez duten erakundeek ez dute ziurtagiri hori aurkeztu behar. Halaber, ez da ziurtagiri hori aurkeztu behar sozietatearen kapitalaren %95 baino gehiago duten titularrak adierazten badira, edo, bigarren mailako merkatu antolatu batean kotizatzen duten baloreen kasuan, %99 baino gehiago dutenak adierazten badira.
- Aurkeztutako autolikidazioan zerga-oinarria murrizten bada Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauaren 24. artikuluan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz –merkataritza-funts finantzarioa–, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 8. artikuluan adierazitako informazioa aurkeztu beharko da; erregelamendu hori abenduaren 23ko 203/2013 Foru Dekretuaren bidez onartu zen.
- Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauaren 36. artikuluan aipatzen den berrinbertsioaren ondoriozko salbuespena erabiltzen duten inbertsioak frogatzen dituzten fakturen kopiak.
- Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauaren 53. artikuluan aipatzen den ekintzailetza sustatzeko eta ekoizpen-jarduera sendotzeko erreserba berezia gauzatzeko egindako inbertsioak frogatzen dituzten fakturen kopiak, eta faktura horien zerrenda, non adieraziko baitira nor den hornitzailea, kontzeptua, zenbatekoa eta haietako bakoitza zer kontabilitate-partidatan kontabilizatu den.
- Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauaren 60 bis artikuluan portu-agintarientzat ezarritako kenkaria aplikatzen duten inbertsio eta gastuak frogatzen dituzten fakturen zerrenda, faktura bakoitzak datu hauek zehaztuta dituela: hornitzailea, kontzeptua, zenbatekoa eta bakoitzari dagokion kontabilitateko partida.
- Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauaren 61. artikuluan ezarritako kenkaria aplikatzen duten inbertsioak frogatzen dituzten fakturen kopiak, eta faktura horien zerrenda, faktura bakoitzak datu hauek zehaztuta dituela: hornitzailea, kontzeptua, zenbatekoa eta bakoitzari dagokion kontabilitateko partida. Oro bat, adierazi beharko da aktibo berriak diren, zeinek 100eko 10eko kenkaria egiteko eskubidea ematen baitute, edo errentatutako ondasunen gaineko hobekuntzak edo inbertsioak diren, zeinek 100eko 5eko kenkaria egiteko eskubidea ematen baitute
- Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauaren 62. eta 63. artikuluetan xedatutakoaren arabera, ikerketa- eta garapen-jarduerengatiko eta berrikuntza teknologikoko jarduerengatiko kenkaria aplikatzen bada, arlo horretako eskumena daukan Eusko Jaurlaritzako edo Bizkaiko Foru Aldundiko sailak edo haiei atxikitako erakunde edo entitate batek egindako txosten arrazoituaren kopia aurkeztu behar da, 11/2013 Foru Arauaren 64. artikuluan eta abenduaren 23ko 203/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 35. eta 36. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz. Edo, bestela, foru-arau horren 62. eta 63. artikuluen 2. zenbakian, zergadunaren jarduerak ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikotzat jotzeko eskatzen diren baldintza zientifiko eta teknologikoak betetzen direla frogatzen duen bestelako edozein agiri, lehen aipatutako 64. artikuluaren 1. zenbakian ezarritakoa kontuan hartuta. Edonola ere, jarduera horiei egotzitako gastuen eta inbertsioen zenbatekoak zehaztu behar dira.
- Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauaren 66. artikuluan aipatzen den enpleguaren sorkuntzagatiko kenkaria aplikatzen bada, autolikidazioaren epealdian eta aurrekoan enpresaren plantillan lan-kontratu mugagabea izan duten langileen alten eta bajen zerrenda. Datu hauek zehaztu beharko dira: kontratu mugagabearen data, bajaren data (halakorik egon bada), kontratu mota, lanaldiaren iraupena eta, lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten taldeetako batean sartuta dauden pertsonen kasuan, zergatik dauden sartuta halako talde batean. Horrez gainera, kenkaria sortzen duten langileen urteko soldata gordina adierazi behar da.
- Mikroenpresa eta enpresa txiki edo ertainetan inbertitzeagatiko kenkaria aplikatu ahal izateko (Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauaren 66 bis artikuluko 6. apartatua), akzioak edo partaidetzak harpidetu edo erosi zaizkion entitatearen ziurtagiri bat lortu behar da, non adierazi behar den akzio-partaidetzok eskuratu ziren zergaldian entitateari kenkarirako eskubidea izateko eskatutako baldintzak bete zirela.
Horrez gain, kenkaria enpresa berritzaile gisa sortuz gero (66 bis artikuluaren 2 a) apartatua), ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduko 2. artikuluaren 80. apartatuan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentuak (kanpoko adituaren ebaluazioa edo enpresa horiek ikerketan eta garapenean izandako kostuak gutxienez ere ustiapen-kostuen %10 izatea aurreko hiru urteetako batean behintzat).
- Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauaren 66ter artikuluan aurreikusitako prestakuntza-gastuengatiko kenkaria sortzen denean, kanpoko prestakuntza bada, kenkariari atxikitako gastuen fakturen kopia aurkeztu beharko da, bai eta faktura horien zerrenda ere, faktura bakoitza kontabilizatu den hornitzailea, kontzeptua, zenbatekoa eta kontabilitateko partida adierazita. Prestakuntza baliabide propioekin garatzen bada, memoria bat aurkeztu beharko da, egindako prestakuntzaren eta gastuen kalkuluaren xehetasunekin.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren abenduaren 23ko 203/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 41. artikuluaren 2. zenbakian xedatutakoaren arabera errentak egozteko araubideko erakundeak emandako ziurtagiria.
- Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauaren 25. xedapen iragankorrean ezarritako kenkaria –Batuz kenkaria– aplikatzen duten inbertsio eta gastuak frogatzen dituzten fakturen kopiak, eta faktura horien zerrenda, faktura bakoitzak datu hauek zehaztuta dituela: hornitzailea, kontzeptua, zenbatekoa eta bakoitzari dagokion kontabilitateko partida.
- Irabazteko asmorik gabeko entitateen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien zerga-araubideari buruzko martxoaren 20ko 4/2019 Foru Araua aplikatzen duten irabazteko asmorik gabeko entitateek urtero egin behar duten memoria ekonomikoa aurkeztu behar dute, autolikidazioarekin batera, eta, memoria horretan, Irabazteko asmorik gabeko erakundeen zerga-araubidea eta mezenasgorako zerga-pizgarriak aplikatzeko Erregelamenduaren 4. artikuluan (55/2019 Foru Dekretua, maiatzaren 21ekoa) ezarritako informazioa jasoko dute, salbu eta entitateak sarrera-bolumen txikia izateagatik betebehar horretatik salbuetsita daudenean 4. artikulu horren 2. apartatuan araututakoaren arabera.
Gainera, 220 eredurako: Bizkaian aurkeztu behar ez diren taldeko sozietateen autolikidazioen fotokopia (200 eredua), taldearen ordezkaria den entitatearen autolikidazioaren kopia barne.
Beraz, erakundeak jasanarazitako atxikipenei eta kontura egindako diru-sarrerei buruzko ziurtagiriak aurkeztea ez da nahitaezkoa.
Ekitaldi bakoitzean, zergaren autolikidaziorako 200 eta 220 ereduak onartu eta telematikoki aurkezteko prozedura arautzen duen Foru Aginduko dokumentazioari dagokion artikulura bidali beharko dira.
2021eko ekitaldirako, dagokion Foru Aginduaren 4. artikuluak ezartzen du aitorpenarekin honako dokumentu hauek baino ez direla aurkeztu behar:
- 11/2013 Foru Arauaren 61. artikuluan ezarritako kenkariari heldutako inbertsioak frogatzen dituzten fakturen kopiak, eta faktura horien zerrenda, faktura bakoitzak datu hauek zehaztuta dituela: hornitzailea, kontzeptua, zenbatekoa eta horietariko bakoitzaren kontabilitateko partida. Era berean, adierazi beharko da aktibo berriak diren, % 10eko kenkarirako eskubidea ematen dutenak, edo ondasun errentatuen gaineko hobekuntzak edo inbertsioak, % 5eko kenkarirako eskubidea ematen dutenak.
- Sozietateen gaineko Zergari buruzko ekainaren 26ko 11/2013 Foru Arauko 66. artikuluan aipaturiko lan-sorkuntzaren ziozko kenkaria aplikatzen bada, autolikidazioaren epealdian eta aurrekoan enpresaren plantillan izan diren lan-kontratu mugagabedun langileen alten eta baxen zerrenda, honako datu hauek zehaztuz: kontratu mugagabearen data, baxaren data (behar denean), kontratu mota eta lansaioa eta, laneratzeko eragozpen bereziko pertsonen kasuan, zergatik dagoen sartuta halako talde batean. Gainera, kenkaria sortzen duten langileen urteroko soldata osoa esatea.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren abenduaren 23ko 203/2013 Foru Dekretuak onetsitako Sozietateen gaineko Zergaren Araudiko 41. artikuluko 2. zenbakian xedatutakoaren arabera errenta-egozketaren araubidean dagoen sozietateak emandako ziurtagiria.
- Teknologiaren arloko ikerketa, garapen eta berrikuntza jardueren ziozko kenkaria aplikatu behar bada, gaiaren arabera eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak edo Bizkaiko Foru Aldundiak edo hari atxikitako erakunde edo entitate batek emandakoa. edo bestela arestian aipatutako foru arauko 62. eta 63. artikuluetako 2. idatz-zatian zergadunaren jarduerak teknologiaren arloko ikerketa eta garapentzat kalifikatzeko eskatzen diren baldintza zientifiko eta teknologikoak betetzen direla frogatzen duen bestelako agiriren bat.
- Erakundearen administrazio kontseiluko edo kontseilu artezkariko idazkariaren ziurtagiria, ondokoa frogatzen duena: aitortzailearen bazkideen/partaideen atalean aitorpeneko ekitaldia itxi denean beraren kapitalean %5eko zuzeneko partaidetza edo handiagoa eduki duten pertsona fisiko eta erakunde guztiak agertzen direla (edo %1ekoa edo handiagoa duten guztiak, baloreek bigarren mailako merkatu antolatuan kotizatzen badute). Ez Kapital Sozietateei buruzko Legea, ez Euskadiko Kooperatibei buruzko Legea aplikatu behar ez duten erakundeek ez dute ziurtagiri hori aurkeztu behar. Gainera, sozietatearen kapitalaren %95a baino gehiago duten titularrak adierazten badira (edo %99 baino gehiago, baloreek kotizazioa badute antolatutako bigarren mailako merkatu batean), ez dago zertan aurkeztu ziurtagiri hori.
- Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauaren 24. artikuluan aipatzen den doikuntza aplikatzen zaien partaidetzei buruzko informazioa, betiere Sozietateen gaineko Zergaren Araudia onetsi duen abenduaren 23ko 203/2013 Foru Dekretuaren 8. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
- Ekintzailetza sustatzeko eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauaren 53. artikuluko ekoizpen-jarduera indartzeko Erreserba berezia gauzatzeari dagozkion inbertsioak frogatzen dituzten fakturen kopia, halaber, hornitzailea, kontzeptua, zenbatekoa eta faktura bakoitza kontabilizatu den kontabilitate-partida adierazten dituzten fakturen zerrenda ere aurkeztu beharko da.
- Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauaren 36. artikuluan aurreikusitako b.
- Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauaren 25. xedapen iragankorrean ezarritako kenkaria –Batuz kenkaria– aplikatzen duten inbertsio eta gastuak frogatzen dituzten fakturen kopiak, eta faktura horien zerrenda, faktura bakoitzak datu hauek zehaztuta dituela: hornitzailea, kontzeptua, zenbatekoa eta bakoitzari dagokion kontabilitateko partida.
- Maiatzaren 5eko 4/2020 FDAren 1. artikuluaren Hiru apartatuko (Mikroenpresa eta enpresa txiki edo ertainetan inbertitzeagatiko ezohiko kenkaria) 7. zenbakian aipatutako ziurtagiria Ziurtagiri horretan, zergaren ereduak eta ereduok aurkezteko jarraibideak argitaratzen dituen foru-aginduan zehazten denez, entitateak –zeinaren akzioak edo partaidetzak harpidetu edo eskuratu baitira– informazio hau adierazi beharko du: bere identifikazio-datuak; 2021ko ekitaldian eskuratu edo harpidetutako akzio edo partaidetzen eskuraketa-balioa, ekitaldi horretan benetan ordaindutakoa; eskuraketa hori bere funts propioen zer ehuneko den; eskuraketa-eguna, eta kenkariaren apartatua, zeinerako baldintzak betetzen dituela erantzukizunez adierazten baitu (1., 2. edo 3. apartatua eta bakoitzaren baldintzak, maiatzaren 5eko 4/2020 FDAren 1.Hiru artikulukoak).
- Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauaren 60 bis artikuluan portu-agintarientzat ezarritako kenkaria aplikatzen duten inbertsio eta gastuak frogatzen dituzten fakturen zerrenda, faktura bakoitzak datu hauek zehaztuta dituela: hornitzailea, kontzeptua, zenbatekoa eta bakoitzari dagokion kontabilitateko partida.
- COVID-19ren ondorioz bereziki eragindako jarduera ekonomikoak berriz garatzen hasten laguntzeko aplikatutako ezohiko kenkariari atxikitako inbertsioen eta gastuen fakturen kopia (4/2021 AFAren 4. artikulua), baita aipatutako fakturen zerrenda ere, hornitzailea, kontzeptua, zenbatekoa eta horietako bakoitza kontabilizatu den kontabilitate-partida adierazita.
- Martxoaren 23ko 4/2021 NFAren 3. artikuluaren arabera, 2020ko martxoaren 14tik aurrera borondatez adostutako errentamendu-errentaren jaitsiera gastu kengarritzat jotzen denean, artikulu horretako baldintzak betetzen dituen beherapen-akordioaren kopia, errentatzaileak eta errentariak sinatuta.
- Aurkeztutako autolikidazioan zerga-oinarria murrizten bada zergari buruzko Foru Arauaren 24. artikuluan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz – Finantza-merkataritzako funtsa –, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onartzen duen abenduaren 23ko 203/2013 Foru Dekretuaren 8. artikuluan jasotako informazioa aurkeztu beharko da.
- Irabazi-asmorik gabeko erakundeek, irabazi-asmorik gabeko erakundeen eta mezenasgorako zerga-pizgarrien zerga-araubideari buruzko martxoaren 20ko 4/2019 Foru Arauaren babesean daudenek, autolikidazioarekin batera, urtero egin behar duten memoria ekonomikoa aurkeztu beharko dute, irabazi-asmorik gabeko erakundeen zerga-araubidea eta mezenasgoko zerga-pizgarri murriztuak (2019ko maiatzaren 21eko Dekretua izan ezik) aplikatzeko erregelamenduaren 4. artikuluan jasotako informazioa jasoz.
Gainera, 220 eredurako: Bizkaian aurkeztu behar ez diren taldeko sozietateen autolikidazioen fotokopia (200 eredua).
Beraz, erakundeak jasanarazitako atxikipenei eta kontura egindako diru-sarrerei buruzko ziurtagiriak aurkeztea ez da nahitaezkoa.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli