www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000011

Zein da sozietateen gaineko zergaren autokitapena aurkezteko modua?



Otsailaren 5eko 342/2008 Foru Aginduak xedatutakoaren arabera, derrigorrezkoa da aitorpen eta autokitapen guztiak, baita ziurtagirien eskabideak ere Interneten bidez aurkeztea.

Foru Aginduak 2. artikuluan xedatutakoari jarraiki, hau aplikagarria izango zaie, besteak beste, pertsona juridikoei, erakundeei eta Sozietateen gaineko Zergaren gainerako zergadunei. Eta 3. artikuluak dio aitorpenak eta autolikidazioak telematikoki aurkezteko, aurkezteko modu hori arautzen duten foru-aginduetan xedatutakoa bete beharko dela.

Beraz, Sozietatearen gaineko Zergaren autokitapen guztiak 2008ko uztailaren 1az gero aurkezten badira -342/2008 Foru Agindua indarrean sartu zen datatik-, telematikoki egin beharko dira, , gaur egun, Bizkaiko egoitza elektronikoaren bidez

Aurkezteko, 11/2013 Foru Araua bete behar duten erakundeen kasuan, fitxategi bat sortu beharko da autokitapenarekin Ogasun eta Finantza Sailak garatutako laguntza-programa edo inprimatze-modulua erabiliz.

Zerga Administrazioaren Estatuko Agentziaren, Arabako Foru Aldundiaren edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren legeria bete behar duten erakundeen kasuan, dagokion Administrazioak garatutako bitarteko informatikoak erabiliz lortuko da fitxategia eta Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez transmititzeko fitxategi baliagarri bihurtuko da. Horretarako, Bizkaiko foru Ogasunaren web orrian dauden bihurgailuak erabili beharko dira.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Foru Ogasunaren araudiaren mendeko entitateen kasuan, eta egoitza elektronikoaren bidez transmititu daitekeen fitxategi bat lortzea ahalbidetzen duen programarik ez dagoenez, aurkezpena eskuz egin beharko da. Horretarako, Nafarroako Foru Ogasunaren laguntza-programarekin 200 edo 220 ereduko aitorpena egin ondoren, paperezko inprimaki bat lortu beharko du, eta sarrera edo itzulketa agiriarekin batera aurkeztu. Hau deskargatzeko esteka:

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali