saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000011

Zein da sozietateen gaineko zergaren autokitapena aurkezteko modua?

Otsailaren 5eko 342/2008 Foru Aginduak xedatutakoaren arabera, derrigorrezkoa da aitorpen eta autokitapen guztiak, baita ziurtagirien eskabideak ere Interneten bidez aurkeztea, betiere aurkezpenak eta eskaerak BizkaiBai sistema erabiliz egin badaitezke.

Foru Aginduak 2. artikuluan xedatutakoari jarraiki, horiek aplikagarriak izango zaizkie, besteak beste, pertsona juridikoei, erakundeei eta Sozietateen gaineko Zergaren gainerako zergadunei.

Beraz, Sozietatearen gaineko Zergaren autokitapen guztiak 2008ko uztailaren 1az gero aurkezten badira -342/2008 Foru Agindua indarrean sartu zen datatik-, telematikoki egin beharko dira BizkaiBai zerbitzua erabiliz.

Aurkezteko, 11/2013 Foru Araua bete behar duten erakundeen kasuan, fitxategi bat sortu beharko da autokitapenarekin Ogasun eta Finantza Sailak garatutako laguntza-programa edo inprimatze-modulua erabiliz.

Zerga Administrazioaren Estatuko Agentziaren, Arabako Foru Aldundiaren edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren legeria bete behar duten erakundeen kasuan, dagokion Administrazioak garatutako bitarteko informatikoak erabiliz lortuko da fitxategia eta BizkaiBairen bidez transmititzeko fitxategi baliagarri bihurtuko da. Horretarako, Bizkaiko foru Ogasunaren web orrian dauden bihurgailuak erabili beharko dira.

Hala ere, Nafarroako Foru Ogasunaren arautegia bete behar duten erakundeek eskuz aurkeztu behar dute aitorpena, ez baitago programarik Bizkaibai bidez bidaltzeko moduko fitxategia sortzeko erabil dezaketenik. Horregatik, Nafarroako Foru Ogasunaren laguntza programaren bidez 200 edo 220 eredua betetakoan aitorpena inprimatu behar da eta Sarrera edo itzulketa agiria deritzonarekin batera aurkeztu. Hau deskargatzeko esteka:

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali