www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000011

Zein da sozietateen gaineko zergaren autokitapena aurkezteko modua?



Otsailaren 5eko 342/2008 Foru Aginduak xedatutakoaren arabera, derrigorrezkoa da aitorpen eta autokitapen guztiak, baita ziurtagirien eskabideak ere Interneten bidez aurkeztea.

Foru Aginduak 2. artikuluan xedatutakoari jarraiki, hau aplikagarria izango zaie, besteak beste, pertsona juridikoei, erakundeei eta Sozietateen gaineko Zergaren gainerako zergadunei. Eta 3. artikuluak dio aitorpenak eta autolikidazioak telematikoki aurkezteko, aurkezteko modu hori arautzen duten foru-aginduetan xedatutakoa bete beharko dela.

Beraz, Sozietatearen gaineko Zergaren autokitapen guztiak 2008ko uztailaren 1az gero aurkezten badira -342/2008 Foru Agindua indarrean sartu zen datatik-, telematikoki egin beharko dira, gaur egun, Bizkaiko egoitza elektronikoaren bidez

Bizkaiko Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren mende dauden erakundeen kasuan, eta 2024/01/01etik aurrera hasitako ekitaldietarako, Ogasun eta Finantza Sailak garatutako web aplikazioan sartu beharko da, webgune horretan autolikidazioa online bete beharko da eta bertatik aurkeztu.

Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren, Arabako Foru Aldundiaren edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren araudiaren mende dauden erakundeen kasuan, fitxategi bat lortuko da dagokion administrazioak garatutako bitarteko informatikoak erabiliz (inoiz ez Bizkaiko web aplikazioaren bidez), eta fitxategi baliodun bihurtuko da Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez transmititzeko, Bizkaiko Foru Ogasunaren webgunean aurkituko dituen bihurgailuak erabiliz.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Foru Ogasunaren araudiaren mendeko entitateen kasuan, eta egoitza elektronikoaren bidez transmititu daitekeen fitxategi bat lortzea ahalbidetzen duen programarik ez dagoenez, aurkezpena eskuz egin beharko da. Horretarako, Nafarroako Foru Ogasunaren laguntza-programarekin 200 edo 220 ereduko aitorpena egin ondoren, paperezko inprimaki bat lortu beharko du, eta sarrera edo itzulketa agiriarekin batera aurkeztu. Hau deskargatzeko esteka:

 
 
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali