www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000010

Edozein modalitatetan –zerotik hasita, aurreko urtekoa edo egungo urtekoa- 200 eredu arruntaren aitorpen berria hasten denean, pantaila bat agertzen da hiru aukerarekin urteko kontu-egoera bakoitzarentzat, zer markatu behar dut?



Foru agindu bidez onetsitako aitorpen ereduan ondokoak ageri dira: batetik, kreditu-erakundeen, aseguru-etxeen, BGAEen eta talde inbertsioko erakundeen kontabilitateko egoera-orriak; bestetik, kontabilitateko arau orokorrak kooperatibenak eta irabazi-asmorik gabeko elkarteenak aplikatzen dituzten erakundeen kontabilitateko egoera-orriak.

Merkataritza- eta kontabilitate-legeriarekin bat, erakundeek baldintza zehatzak betetzen badituzte kontu-egoera arruntak, laburtuak edo ETEei dagozkienak erabil ditzakete. Pantailan markatu behar da jasotako urteko kontu bakoitzeko osatu behar den kontabilitatearen egoera-mota bakoitza. Hori merkataritza eta kontabilitatearen eremuan beharrezkoa den aukera edo betebeharpekoarekin bat etorriko da.

Además, en el caso de entidades exoneradas de acuerdo con la normativa contable de la cumplimentación de la cuenta anual “Estado de cambios en el patrimonio neto” deberán marcar en el programa de ayuda dicha exoneración.

Osatu beharreko kontu-egoerak markatzen direnean eta aitorpenera iristen denean, jada ezingo dira aldatu, beraz, garrantzitsua da markatutako aukera zuzena izatea.

Bestalde, pantaila horretan hautatutako urteko kontu-egoerek honakoa zehaztuko dute: balantzea, galera eta irabazien kontua eta ondare garbiaren aldaketa-egoera osatzen denean sail batzuk edo besteak agertzea. Balantzearen, irabazi eta galeren kontuaren eta ondare garbian aldaketa-egoeraren pantailetan bakarrik hautatutako urteko kontu-motari dagozkion sailak agertuko dira.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali