www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000010

Eredu Indibidual Arruntaren aitorpen berri bat hastean edozein modalitatetan – zerotik edo aurreko urteko batetik abiatuta-, erabiltzen den zergaldia eta kontabilitate mota adierazi ondoren, urteko kontuen egoera bakoitzerako hiru aukera dituen goitibeherako koadro bat dago. Zer markatu behar dut?



Sozietateen web-aplikazioan, kreditu-erakundeen, aseguru-etxeen, BGAEen eta inbertsio kolektiboko erakundeen kontabilitate-egoera espezifikoen artean, kontabilitate-arau orokorrak aplikatzen dituzten erakundeei, kooperatibei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei dagozkienak aukera daitezke.

Foru agindu bidez onetsitako aitorpen ereduan ondokoak ageri dira: batetik, kreditu-erakundeen, aseguru-etxeen, BGAEen eta talde inbertsioko erakundeen kontabilitateko egoera-orriak; bestetik, kontabilitateko arau orokorrak kooperatibenak eta irabazi-asmorik gabeko elkarteenak aplikatzen dituzten erakundeen kontabilitateko egoera-orriak.

Merkataritza- eta kontabilitate-legeriarekin bat, erakundeek baldintza zehatzak betetzen badituzte kontu-egoera arruntak, laburtuak edo ETEei dagozkienak erabil ditzakete. Pantailan aukeratu behar da jasotako urteko kontu bakoitzeko osatu behar den kontabilitatearen egoera-mota bakoitza. Hori merkataritza eta kontabilitatearen eremuan beharrezkoa den aukera edo betebeharpekoarekin bat etorriko da.

Gainera, kontabilitate-araudiaren arabera "Ondare garbiaren aldaketen egoera-orria" urteko kontua betetzetik salbuetsita dauden erakundeen kasuan, salbuespen hori markatu beharko dute aplikazioan.

Bete beharreko kontuen egoera-orriak markatu eta autolikidaziora pasatu ondoren, ezingo dira aldatu; beraz, garrantzitsua da aukeratu den aukera zuzena izatea.

Bestalde, pantaila horretan hautatutako urteko kontu-egoerek honakoa zehaztuko dute: balantzea, galera eta irabazien kontua eta ondare garbiaren aldaketa-egoera osatzen denean sail batzuk edo besteak agertzea. Balantzearen, irabazi eta galeren kontuaren eta ondare garbian aldaketa-egoeraren pantailetan bakarrik hautatutako urteko kontu-motari dagozkion sailak agertuko dira.

Horrez gain, kontuan izan behar da, "Ondare garbiaren aldaketen egoera-orria" beteko dela adierazten denean, Balantzearen Funts Propioen datuak "Ondare garbiaren aldaketen egoera-orrian" jasotako datuekin beteko direla, eta ezingo direla eskuz bete.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali