saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000006

Noiz aurkeztu behar dut sozietatearen gaineko zergaren aitorpena?

Orokorrean, aitorpena zerga-denboraldia amaitu eta sei hilabetera 25 egun naturaletan aurkeztu beharko da (11/2013 Foru Arauaren 126. artikulua).

Ildo horri jarraiki, kasurik ohikoenean, erakunde batek ekitaldia abenduaren 31n ixten duenean, aitorpena aurkezteko epea uztailaren 1etik 25era bitartean izaten da. Horregatik, denboraldi horri Sozietateak aurkezteko kanpaina deritza.

Salbuespen gisa, COVID-19 osasun-larrialdiaren ondoriozko ezohiko tributu-neurriak direla eta, eta apirilaren 28ko 3/2020 Foru Dekretuaren 3. artikuluko seigarren apartatuan jasotakoaren arabera, baldintza jakin batzuk betetzen dituzten sozietateek ezohiko epe bat aukeratu ahal izango dute, zeina ukituriko zergaldia amaitu eta hurrengo 6 hilabeteen ondorengo lehen egun naturalean hasi, eta urteko kontuak onartu eta hurrengo hilaren 25ean amaituko den. Sozietate aurkezleek honako baldintza hauek bete behar dituzte borondatezko aurkezpen-aldia luzatu ahal izateko:

  1. Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauaren 13. artikuluan mikroenpresak eta enpresa txikiak izateko ezarritako baldintzak betetzea borondatezko ezohiko epean aurkeztuko den autolikidazioari dagokion zergaldian.
  2. Ez egotea Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren VI. tituluko VI. kapituluan jasotzen den araubide bereziaren menpe (zerga-baterakuntzaren araubidea).
  3. Urteko kontuak onestea kontuoi dagokien zergaldia amaitu eta 6 hilabete igaro ondorengo epe batean, martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege-dekretuak —COVID-19ren eragin ekonomikoari eta sozialari aurre egiteko aparteko presazko neurriei buruzkoa— 40. artikuluan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz.

Horrenbestez, ezohiko epe hori erabili ahal izango dute mikroenpresek eta enpresa txikiek, baita 13. artikuluan mikroenpresa edo enpresa txikitzat jotzeko ezarritako baldintzak betetzen dituzten kooperatibek ere. 11/2013 Foru Arauan edo sozietateen gaineko zergan tributazio-araubide bereziak ezartzen dituzten beste foru-arau batzuetan definitutako erakundeek, ordea, ezin izango dute epe hori aplikatu. Hauek dira erakunde horiek, besteak beste: Irabazi-asmorik gabeko erakundeek, partez salbuetsita dauden erakundeek, EEIek, ABEEek, ondare-sozietateek eta higiezinak alokatzeko jarduera kualifikatua duten erakundeek ohiko epean aurkeztu beharko dute autolikidazioa. Hala ere, kontuan hartu behar da autolikidazioa kontuak onartu gabe aurkeztu behar duten erakundeentzat ezarritakoa.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali