saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000004

Noiztik aurkeztu behar da sozietateen gaineko zergaren aitorpena? Noiz arte?

Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboak diren erakunde guztiek aitorpena aurkeztu behar dute, alde batera utzita jarduera ekonomikorik garatu ala garatzen ez duten eta diru-sarrerarik duten. Beraz, erakundeak eratzen diren unetik, aitorpena aurkeztu behar dute, nahiz eta abenduan eratu eta, estatutuei jarraiki, ekitaldia abenduaren 31n bukatu.

Bestalde, erakundea desagertu arte aurkeztu beharko da. Merkataritza-sozietateen kasu zehatzean hori gertatuko da Merkataritzaren Erregistroan kitapenaren erregistro-idazpenaren datan. Hori litzateke azken ekitaldiaren amaiera-data eta ordura arte aurkeztu beharko da. Beraz, sozietateen gaineko zergaren aitorpena aurkeztu behar da erakundea kitatzen ari den bitartean ere bai.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali