www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000003
Nork aurkeztu behar du sozietatearen gaineko zergaren autokitapena?
SZren autokitapena aurkeztu behar dute zergaren subjektu pasiboek, hau da:
- Pertsona juridikoek (besteak beste, merkataritza-sozietateek: S.A., S.M., lan-sozietateek... ; kooperatibek, IET eta EIETek eta abarrek), sozietate zibilek izan ezik. Hala eta guztiz ere, ZAZek aitorpena aurkeztu beharko dute.
- Eta, gainera, nortasun juridikorik ez duten zenbait erakundek, hala nola, ABLEek, pentsio-funtsek, inbertsio-funtsek, kapital-arriskuaren funtsek eta bestelakoek.
Pertsona juridiko eta erakunde horiek guztiek SZren aitorpena aurkeztu beharko dute, denboraldian jarduerarik izan al duten ala ez alde batera utzita.
Kontuan hartu behar da, hala ere, 11/2013Foru Arauaren 126.3 artikuluan ezarritakoa; artikulu horrek dioenez, foru arau horren 12 artikuluaren bigarren atalean aipatzen diren erakundeek –neurri batean salbuetsita dauden erakundeek- ez dute aitorpena aurkeztu beharrik izango honako baldintza hauek betetzen dituztenean:
- Urteko sarrerak guztira 100.000 euro baino gehiago ez izatea.
- Atxikipena aplikatu behar zaien salbuetsi gabeko errenten ziozko sarrerak urtean 2.000 euro baino gehiago ez izatea.
- Lortzen dituzten errenta salbuetsi gabe guztiei atxikipena aplikatzea.
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli