www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000001

Fundazioek eta elkarteek sozietatearen gaineko zergaren autokitapena aurkeztu behar al dute?



Elkarteek eta fundazioek irabazizkoak ez diren erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgoari emandako zerga-pizgarriei buruzko 4/2019 Foru Arauak aurrez ikusitako zerga-erregimena bete behar badute, SZren aitorpena aurkeztu behar dute kasu guztietan.

Irabazizkoak ez diren erakundeek 4/2019 Foru Arauak xedatutako zerga-erregimenaz gozatzeko baldintzak betetzen ez badituzte, ez dute aitorpenik aurkeztu behar, hurrengo 3 baldintzak betetzen dituztenean:

  • Urtean guztizko diru-sarrerek 100.000 euro ez gainditzea.
  • Salbuetsiak ez dauden errentei dagozkien diru-sarrerek eta atxikipena dutenek urtean 2.000 euro ez gainditzea.
  • Salbuetsiak ez dauden errenta guztiek atxikipena izatea.

Nolanahi ere, betiere fundazioek eta elkarteek derrigorrez aitorpena aurkeztu behar dutenean, errenta guztiak sartuko dira, salbuetsiak eta salbuetsi gabe daudenak.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali