Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006996
EEEZren Foru Arauaren 13.2 artikuluak ezartzen du noiz ulertu behar den errenta bat eskuratu dela Bizkaian establezimendu iraunkorra izan barik.
Errenta-mota horien zioz, bereiz ordainduko dira zergak kargaren eraginpean dagoen errentaren guztizko edo zatizko sortzapen bakoitzeko, eta ezin izango da errenten arteko konpentsaziorik aplikatu.
Zergaren ordainarazpena, hein handi batean, atxikipen bidez egingo da.
Oro har, zergadunei ez zaie eskatuko atxikipena egindako errentei dagokien aitorpena, berariazko araubide baten menpekoak diren higiezinen eskualdaketetan izan ezean.
12/2013 FORU ARAUA, abenduaren 5ekoa, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzkoa
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.