www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008534

Nola kontsultatu egoitza elektronikoan ordaintzeke dauden zerga-zorrak?



Zerga-zorra zerga-betebehar nagusiaren edo konturako ordainketak egiteko betebeharren ondorioz ordaindu beharreko kuotak edo kopuruak osatzen du.

www.ebizkaia.eus egoitza elektronikora sartuz eta identifikazio elektronikorako bitarteko batekin identifikatuz, epe exekutiboan dauden eta atzeratuta, zatituta edo etenda dauden zerga-zorrak dauden kontsulta dezakezu.

Urrats hauek egin behar dituzu:

  • Sar zaitez "Nire zorrak kontsultatu eta ordainketa kudeatu" izapidean (Egoitza elektronikotik ere sar zaitezke zuzenean, Nire izapideak/Ordainketaren kudeaketa erlaitzaren bidez)
  • Iragazi zorrak "Bilaketa aldatu " botoia sakatuz, aukera hauetako bat aukeratu (ekitaldia, eredua, aldia eta zorraren zenbatekoa).

Bilaketaren emaitzak honako informazio hau adieraziko du:

  • Egoera: borondatezkoa edo betearazlea.
  • Muga-eguna.
  • Egoera: ordaintzeke dagoen edo ordaintzeko aukeratutako modua.
  • Zorraren zenbatekoa.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali