saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007944

Noiz bidali behar dira fakturazio erregistroak AFAra?

  1. Jaulkitako fakturak

    Egutegiko lau eguneko epean, faktura egiten denetik, honako kasu honetan izan ezik: faktura jasotzaileak edo hirugarren batek egiten badu, epealdia egutegiko zortzi egunekoa izango da. Nolanahi ere, erregistratu beharreko eragiketari dagokion zerga sortuko litzatekeen hila amaitu eta hurrengoaren hamaseigarrena baino lehen eman beharko da informazio hori. Hala eta guztiz ere, faktura egin behar bada ere, zergaren eraginpeko eragiketak direnean, azken epea eragiketa egin deneko dataren arabera zehaztuko da. Epemuga faktura egiteko epealdiaren amaierarekin bat dator, fakturatzeko betebeharrak arautzen dituen Araudiaren (4/2013 Foru Dekretua) 11. artikuluak xedatutakoari jarraiki. Bada, enpresabururen batek sortzapenaren hurrengo hilaren hamabosgarren egunean ematen badu, fakturazio erregistroak egun horretan bertan bidali beharko ditu BIHren bidez (Europako Erkidegoaren barruko bidalketak izan ezean).

    • 1. adibidea. A enpresaburuak beste enpresaburu bati egin dio zerbitzua 2019ko abuztuaren 2an, eta eragiketari dagokion faktura egun horretan bertan egin du. Faktura horren erregistroa BIHren bidez bidaltzeko epea abuztuaren 8an amaituko da.
    • 2. adibidea. A enpresaburuak beste enpresaburu bati egin dio zerbitzua 2019ko irailaren 3an, eta eragiketari dagokion faktura 2019ko urriaren 11n egin du (faktura bidaltzeko epea urriaren 15ean amaituko da). Faktura horren erregistroa BIHren bidez bidaltzeko epea urriaren 15ean amaituko da (horixe da epemuga).
    • 3. adibidea. Enpresaburu batek Europako Erkidegoaren barruko ematea egin dio Frantziako bezero bati. Ondasunen garraioa 2019ko urriaren 19an hasi da eta faktura 2019ko azaroaren 15ean egin da (faktura egiteko azken egunean, fakturatzeko betebeharrak arautzen dituen Araudiaren (4/2013 Foru Dekretua) 11.2 artikuluak ezarritakoari jarraiki, eta horixe da eragiketaren sortzapenaren data). Faktura horren erregistroa BIHren bidez bidaltzeko epea azaroaren 21ean amaituko da.
  2. Jasotako fakturak

    Egutegiko lau eguneko epean, faktura kontabilitatean erregistratzen denetik, eta nahitaez eragiketak sartzen diren likidazioaren aldia amaitu ondoko hilaren 16a baino lehen (jasandako BEZa kentzen den aldia).
    Ulertu behar da fakturaren kontabilitate erregistroa kontabilitate sisteman jasotzen den datan gertatzen dela, kontabilitateko idazpenean jasotako data zein den.

    • 4. adibidea. Faktura bat 2019ko uztailaren 9an jaso duen enpresaburu batek faktura erregistratu eta jasandako zenbatekoa uztaileko 303 ereduan kendu nahi du. Horretarako, abuztuaren 13an egingo du fakturaren kontabilitate erregistroa eta data horretan sartuko du sisteman. Faktura horren erregistroa BIHren bidez bidaltzeko azken eguna 2019ko abuztuaren 16a izango da (horixe da epemuga).
    • 5. adibidea. Faktura bat 2019ko abuztuaren 9an jaso duen enpresaburu batek fakturaren kontabilitate erregistroa egin eta urriaren 13an bidali du sistemaren bidez. Faktura horren erregistroa BIHren bidez bidaltzeko epea hau izango da:
      1. Urriaren 15a, faktura iraileko 303 ereduan kentzen badu (horixe da epemuga).
      2. Urriaren 17a, faktura urriko 303 ereduan kentzen badu (horixe da epemuga).

    Aurreko adibideak aintzat hartuta, faktura bat kendu ahal izango da faktura jaso eta horren idazpena egiten denean jasotako fakturen erregistro liburuan, betiere hala egiten bada dagokion 303 eredua aurkezteko epea amaitu baino lehen. Hala eta guztiz ere, erregistroak BIH sistemaren bidez bidaltzeko epemuga aintzat hartu behar da, hots, kenkaria egiten deneko hilaren hurrengoaren hamabosgarren eguna.

    • 6. adibidea. Enpresaburu batek kontabilitatean erregistratu du jasotako faktura bat, baina ez daki jasotze data zein izan den. Sisteman jaso duen data 2019ko urriaren13koa da. Faktura hori BIHren bidez bidaltzeko epealdia urriaren 17koa amaituko da. Hala, faktura kendu ahal izango da urriko hilabeteari dagokion likidazio alditik aurrera.
      Inportazio eragiketak egiten direnean, egutegiko lau egunak zenbatzen asi beharko dira Aduanak egindako BEZ zergaren likidazioa jasotzen duen agiria kontabilitatean erregistratzen denetik, betiere eragiketa horiek jaso direneko aitorpenari dagokion epealdiaren amaiaren hurrengo hilaren hamaseigarren eguna baino lehen (epe horretan kentzen baita jasandako BEZ zerga).
    • 7. adibidea. Enpresaburu batek era askean izapidetutako salgaiak inportatu ditu 2019ko urriaren 25ean. Data horretan bertan, administrazio dokumentu bakarra onartu eta aduanak BEZ zerga likidatu du. Enpresaburuak jasandako zenbatekoa kontsignatu eta kendu du urriko 303 ereduan, eta kontabilitatean jaso du 2019ko azaroaren 9an. Administrazio dokumentua bakarraren erregistroa BIHren bidez bidaltzeko epea azaroaren 14an amaituko da.
  3. Europar Erkidegoaren barruko beste herrialde batzuetan egindako eragiketa jakin batzuk
    Egutegiko lau eguneko epean, ondasunen bidalketa edo garraioa hasten denetik edo, bestela, haiek jasotzen direnetik.
  4. Inbertsio ondasunei buruzko informazioa
    Urteko azken likidazioa aurkezteko epealdiaren barruan (urtarrilaren 31ra arte).
  5. Faktura zuzentzaileak
    Egutegiko lau eguneko epean, ondasunak bidaltzen direnetik edo, faktura kontabilitatean erregistratzen denetik, hurrenez hurren.
    Faktura zuzentzaileak hasieran kendutako zenbatekoa baino handiagoa ekarriz gero, BEZ zergaren 1994/7 Foru Arauaren 114.Bi.1 artikuluak ezarritakoari jarraiki, epealdia jasotako fakturena izango da.

AINTZAT HARTZEKO EPEALDIAK, BIH SISTEMARI HELTZEKO AUKERA URTARRILAREN 1a EZ DEN DATA BATEAN EGITEN DENEAN: Urtarrilaren 1en eta BIH sistemari heltzeko aukera egin den arteko epeari dagokion informazioa bidaltzeko epealdia heltzeko aukera egin den datatik ekitaldiaren amaiera artekoa izango da.

EPEAK ZENBATZEA: Kontuan hartu behar da aurreko ataletan aipatu den egutegiko lau eguneko edo zortzi eguneko epea zenbatzerakoan, larunbatak, igandeak eta Bizkaiko jaiegunak bazter utzi behar direla.

Hala, hurrengo hilaren hamabosgarren eguna, hau da, epemuga, larunbat, igandea edo Bizkaiko jaieguna bada, epemuga hurrengo egun balioduna izango da.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali