saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007418

SZaren laguntza-programaren funtzionamendua

Laguntzeko programaren pantaila desberdinek zenbait kontrol barne hartzen dituzte autolikidazioak egiterakoan gertatu daitezkeen akatsak saiheste aldera. Batzuetan kontrolen bidez programan marka edo partidak modu desegokian betetzea saihesten da; beste batzuetan, berriz, programaren operatibo guztia da. Horietan partida zehatzen zenbatekoak lortzeko kalkuluak definitzen dira. Erabiltzaileak ez ditu eskuz sartuko.

Atal honetan pantaila batzuen funtzionamendua adierazten da. Berriak izateagatik edo kontrol-maila nahiz maila operatibo handiagoak izateagatik, programaren erabiltzaileari zalantzak sor diezaiokete egindako kalkulu edo ager daitezkeen erroreei buruz.

Pantailen funtzionamendua definitzeko, partidaren zenbakiak edo kodeak aipatzen dira. Kode horiek telematikoki aurkezteko ereduan agertzen dira. Hori 1128/2020 Foru Aginduak, ekainaren 16koak, onartzen du eta 2020ko ekainaren 18ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuta dago.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali