www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006177

Kooperatiben Zerga Araubideari buruzko 1997ko urriaren 14ko 9/1997 Foru Arauaren aldaketa



2015eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietarako, 3. paragrafoa gehitzen zaio Kooperatiben Zerga Araubideari buruzko 1997ko urriaren 14ko 9/1997 Foru Arauko 26. artikuluari; hau da haren edukia:

«3. Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 67 artikuluko 1. zenbakian kenkarientzat ezarritako muga aurreko 2. zenbakian aipatzen diren kenkariak aplikatu ondoren ateratzen den kuotaren gainean aplikatuko da.»

2016ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako, honako aldaketa hauek egiten dira Kooperatiben Zerga Araubideari buruzko 1997ko urriaren 14ko 9/1997 Foru Arauan:

Bat. Paragrafo berri bat gehitzen zaio 25. artikuluko 3. zenbakiari, amaieran, eta honela geratu da idatzita:

«Zenbaki honetan aipatzen den amortizatzeko askatasuna autolikidazioa aurkeztean egin behar den aukera bat da, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 128. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta artikulu horretako 1. zenbakiko c) letran araututako tratamendu bera jasoko du.»

Bi. Laugarren paragrafoa gehitzen zaio 26. artikuluko 2. zenbakiari, eta honela geratu da idatzita:

«Zenbaki honetan aipatzen den kenkaria autolikidazioa aurkeztean egin behar den aukera bat da, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 128. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta ezin da aldatu borondatezko aitorpen-epea amaituta badago.»


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali