www.bizkaia.eus/guregida

Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren eredu berriak, 4/2015 FAra egokituak.



2015eko abenduaren 11ko BAOn argitaratu dira Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren eredu berriak onesten dituzten foru aginduak; ereduok 4/2015 Foru Araura egokituta daude.

Inprimaki berri horiek 2016ko urtarrilaren 1ean jarri dira indarrean, egun horretan indargabeturik geratuko baitira 2015eko ekitaldiko ereduak. Beraz, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera EZ da onartuko 2015eko eredua erabilita eginiko aurkezpenik.

Web orrian eta laguntza-programan programaren gaur egungo bertsioarekin (V 2.2) sortutako dokumentuak 2015/12/30era arte baino ez dira onartuko aurkezpena egiteko.

2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, programa eguneratu egin beharko da, eta bertsio berriarekin sortutako aurkezpenak baino ez dira onartuko. Hau da, zergadunak berriro ere inprimatu beharko du dokumentua eguneratzea egin ondoren. Programak adieraziko du zer urrats eman behar diren.

Beraz, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, oinordetzaren gaineko zerga dela-eta laguntza-programarekin eginiko aurkezpenetan kontuan hartu beharko da programaren bertsio berriarekin egin behar direla. Datu hori inprimakiaren behealdean agertzen da, eskuinean.

2016ko urtarrilaren 1etik aurrera ez da onartuko laguntza-programaren aurreko bertsioak erabilita eginiko aurkezpenik, ez eta 2015eko abenduaren 30era arte indarrean egon den eredurik ere.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali