www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005349

Nortzuek aurkeztu behar dute BEZren 391 eredua?



391 eredua BEZaren araubide erraztuan dauden zergadun hauek aurkezten dute:

  • BEZari buruzko Foru Arauko 122. eta 123. artikuluekin bat etorriz, BEZaren araubide erraztuan dauden jarduerak soilik egiten dituzten enpresaburuek eta profesionalek, araubide horri uko egin ezean.
  • BEZaren araubide erraztuan dauden jarduerak egiten dituzten subjektu pasiboek, baldin eta araubide orokorrean ordaintzen badute ondasun higiezinen errentamenduaren gaineko karga.

Araubide erraztua pertsona fisikoei eta PFEZen ordainketarako errentak eratxikitzeko araubidean dauden erakundeei aplikatuko zaie, baldin eta araubide erraztuari buruzko arauetan ezarritako jarduerak egiten badituzte eta finkatutako betekizunak betetzen badituzte. Hala ere, araubide horri uko egin diezaiokete BEZaren Araudiko 33. artikuluan ezarri den bezala.

Aurkezteko epealdia:

391 eredua (urteko laburpena) urtarrilaren 31ra arte.

Aurkezteko era:

Telematikoki aurkeztu behar da (Bizkaiko Foru Aldundiaren 100/2020 Foru Dekretua, azaroaren 24koa).

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

391 eredua . Araubide erraztua


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali