saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005167

Faktura egin beharra, PFEZ eta BEZ

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunek beren jardunean ari direla egiten dituzten eragiketak direla- eta faktura eta haren kopia egin beharko dituzte baldin eta jarduera ekonomikoen etekinak lortu badituzte, kontuan hartu gabe zein araubideren pean dauden Balio Erantsiaren gaineko Zergaren ondorioetarako.

BEZan, ondoko kasu hauetan faktura nahitaez egin behar da:

  1. Hartzailea enpresaburua edo profesionala bada.
  2. Hartzaileak eskatzen badu zergen arloko eskubide bat baliatzeko.
  3. Eragiketa kargatik salbuetsitako Batasunaren barruko ondasun-ematea edo esportazioa bada, zergarik gabeko dendetakoak izan ezik.
  4. Zerga aplikatzen den lurraldean egiten diren zerga berezien kargapeko urruneko salmentak eta ondasun-emateak, Batasuneko beste estatu batetik datozenak (BEZFA, 68. artikulua, hiru eta bost).
  5. Instalazioa edo muntaketa eragiten duten ondasun-emateak (BEZFA, 68. art., Bi.2).
  6. Hartzailea ez enpresaburu ez profesional ez den pertsona juridikoa denean.
  7. Hartzailea administrazio publikoa denean.

Ondoko kasuetan faktura egin beharra faktura erraztua eta kopia eginez bete daiteke:

  1. Zenbatekoa 400 eurotik gorakoa ez denean, BEZ barne.
  2. Faktura zuzentzailea egin behar denean.
  3. Ondoko eragiketetako bat egiten denean, baldin eta zenbatekoa 3.000 eurotik gorakoa ez bada, Balio Erantsiaren gaineko Zerga barne:
    • Txikizkako salmentak.
    • Anbulantziako salmentak eta zerbitzuak.
    • Kontsumitzailearen etxean bertan egiten diren salmentak eta zerbitzuak.
    • Pertsonen eta beraien fardelen garraioa.
    • Ostalaritzako establezimendu bateko ostalaritza edo otordu zerbitzua.
    • Dantza-areto edo diskoteketako zerbitzuak.
    • Erabilera publikoko telefono kabinen bidez egiten diren zerbitzu telefonikoak eta eramailea identifikatzen uzten ez duten txartelen bidez egiten direnak.
    • Ile-apaindegi eta edertasun-institutuetako zerbitzuak.
    • Kirol instalazioen erabilera.
    • Argazkiak errebelatzea eta argazkigintzako estudioetako zerbitzuak.
    • Ibilgailuak kokatu eta aparkatzeko zerbitzuak.
    • Filmak alokatzea.
    • Tindategi eta garbitegien zerbitzuak.
    • Bidesaria duten autobideak erabiltzea.

Aurrean agertzen ez diren kasuetan Ogasuneko Zuzendaritza Nagusiak faktura erraztua egiteko baimena eman ahal izango du.

Ondoko eragiketa hauetan ezin da egin faktura errazturik:

  1. Batasunaren barruko ondasun-emateak.
  2. Urruneko salmentak.
  3. Zergaren aplikazio-lurraldean egiten diren eragiketa batzuk, hain zuzen subjektu pasiboaren inbertsioa gertatzen denean hornitzaileak edo emaileak egoitza ez daukalako, baldin eta hartzaileak hornitzailearen edo emailearen kontura egiten badu faktura.
  4. Ondasuna ematen duenak edo zerbitzua egiten duenak egoitza Zerga aplikatzen den lurraldean daukanean, baldin eta eragiketa kargapean badago Batasuneko beste estatu batean eta subjektu pasiboa hartzailea bada edo eragiketa Batasunetik kanpo egintzat jotzen bada.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Faktura egin beharra


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali