saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004130

720 eredua. Arau-hausteak eta zigorrak. Datuak edo datu multzoak isilean gordetzea, datuak ez izateagatik edo beste arrazoi ez-errudun batzuengatik.

720 ereduan eskatutako datuak edo datu multzoak ez aipatzea edo zehaztasunik gabe aipatzea zerga-arloko arau-hauste bat den aztertze aldera, kontuan izan behar da 2/2005 Foru Arauaren, martxoaren 10ekoaren, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzkoaren, 188. artikuluan aurreikusitakoa. Artikulu horren arabera, zerga-arloko arau-hauste bat izan dadin, zergapekoak dolozko ekintza edo ez-egite bat egin behar du edo, behintzat, erruzkoa. Horregatik, lege-testu bereko 184. artikuluak adierazten du ez dagoela zerga-arloko arau-hausteagatiko erantzukizunik, besteak beste, ezinbestean horrela gertatu denean, zerga-betebeharrak betetzeko beharrezko eginbidea egin denean edo betebeharpekoak araudiaren zentzuzko interpretazio bat egin duenean.

Hala ere, xede horietarako, bidezkoa da adieraztea atzerriko banku-erakunde batek bertan irekitako kontuen azken hiruhilekoko batez besteko saldoa zein den bere kabuz ez ziurtatzeak ez duela betebeharpekoa salbuesten 720 ereduan datu hori kontsignatzeko betebeharretik. Izan ere, betebeharpekoak berak kalkula dezake zenbateko hori, zailtasun handirik gabe, erakundeak berak borondatez eman diezaioke.

Araua

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Betebeharra ez betearen Zehapenak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali