saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004094

Atzerrian gordailuturik dauden eta 2013ko abenduaren 31 baino lehenago atzerrian ere gordailututako beste titulu batzuen erosketan lortutako zenbatekoa berrinbertitzeko saltzen dituen sozietate bateko akzioen titularrak ba al dauka transmititutako baloreak 720 ereduan aitortzeko betebeharra?

Ez. Atzerrian kokatutako ondasun eta eskubideen gainean informatzeko betebeharrik inoiz egon ez denez gero, zergadunak bakar-bakarrik aitortu behar izango ditu 2013ko abenduaren 31n dituen tituluak.

Gai honi dagokionez, aintzakotzat hartu beharra dago ez dela informatu behar zergadunak 2013ko abenduaren 31rako titularitatean ez dituen ondasun eta eskubideen gainean; izan ere, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga betebehar formalak arautzen dituen Araudiaren 53 eta 65. artikuluetan ezarritako informazio betebeharrak bakarrik aplikatzen dira lehenengoz 2014an aurkeztu beharreko 720 ereduko aitorpenean, betiere 2013ko abenduaren 31n titularitatearen pean dituen ondasun eta eskubideei dagokienez.

Araua

Zerga betebehar formalei buruzko 205/2008 Foru Dekretua, 53 ter artikulua (361 KB)

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali