saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003982

Egoitza Espainian daukan pertsona fisiko bat, sozietate ez egoiliar baten bazkide den sozietate egoiliar baten bazkidea bada, zuzenean edo zeharka, zein betebehar dauzkate pertsona fisikoak eta sozietate egoiliarrak, informazioa emateari dagokionez?

Sozietate egoiliarrak informazioa emateko betebeharra dauka, sozietate ez egoiliarrean daukan partaidetzari buruz, baina ezin izango zaio betebehar hori eskatu abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako zerga betebehar formalen Araudiaren 53 ter.5 artikuluko kasuetako bat gertatzeagatik salbuetsita dagoenean. Beraz, sozietate egoiliarra kasu horietako batean dagoenean, pertsona fisikoak ez ditu aitortu behar sozietate ez egoiliarrean dauzkan akzioak, ezta sozietatea osatzen duten aktiboak ere. Aurreko hori aplikatuko da baldin eta sozietate ez egoiliarrak benetan jarduera ekonomiko bat egiten badu, eta horretarako materialen eta pertsonen behar bezalako antolaketa badago, hau da, ez bada sortu benetako titularrak ondasun batzuk zeharka kontrolatzeko tresna huts gisa.

Araudia

Zerga betebehar formalei buruzko 205/2008 Foru Dekretua, 53 ter artikulua (365 KB)

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali