saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003488

Zeintzuk dira ondasun eta eskubide salbuetsiak?

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2013/01/01

Zerga honetatik salbuetsita daude, besteak beste, honako hauek:

  1. Zergadunaren ohiko etxebizitza, 400.000 euroko gehieneko zenbatekoa.
  2. Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakunde eta Pentsio-planen eskubide kontsolidatuak.
  3. Etxeko arreoa.
  4. Euskal Kultur Ondarea, Espainiako Ondare Historikoa eta Autonomia-erkidegoen ondare historikoa osatzen duten ondasunak.
  5. Jabetza intelektual zein industrialari darizkion eskubideak, egilearen ondarean dauden bitartean eta, jabetza industrialaren kasuan, enpresa-jarduerei atxikita ez badaude.
  6. Enpresa- edo lanbide-jarduera garatzeko beharrezkoak diren pertsona fisikoen ondasunak eta eskubideak, baldintza batzuk betez gero 2/2013 Foru Arauaren 6. artikuluan ezarritak .
  7. 16/1985 Legeko 26.4 artikuluan ezartzen dena betetzeko finkatzen diren zenbatekoetatik beherako balioa duten arte-objektuak eta antigoaleko objektuak.
  8. Antolatutako merkatuetan kotizatzen duten zein ez duten erakundeetako partaidetzen jabetza osoa, jabetza soila eta haien gaineko biziarteko gozamen-eskubidea, baldintza batzuk betez gero. (2/2013 Foru Arauaren 6. artikulua) .
  9. Ez Egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko apirilaren 15eko 5/1999 Foru Arauaren 13. artikuluan xedaturikoa dela bide salbuetsita dauden etekinen balioak.
Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali