www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002963

Zorren balioztapena



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2013/01/01

Zorren balioa zergaren sortzapen-egunean duten balio nominala izango da, eta behar bezala ziurtaturik daudenak bakarrik izango dira kengarriak.

Honako hauek ez dira kengarriak:

  1. Salbuetsitako ondasunak eta eskubideak eskuratzeko hartutako zorrak. Salbuespena partziala bada, salbuetsi gabeko kopuruaren proportziozko zorren zatia ken dateke.
  2. Abalatutako kopuruak, harik eta abal-emaileak, eskubidea baliatu eta zordun nagusia kobraezin gertatu delako, zorra ordaindu behar izan arte. Betebeharra solidarioa izanez gero, abalatutako kopuruak ezin dira kendu harik eta eskubidea abal-emailearen kontra baliatu arte.
  3. Ondasun baten eskuraketan geroratutako prezioa bermatzen duen hipoteka (geroratutako prezioa edo zorra, aldiz, kengarria izan daiteke).

Ezein kasutan ez dira kengarri izango ondasunak edo eskubideak eskuratzeko harturiko zorrak, zor horrek ondasun-eskubideoi zerga honen arauen arabera dagokien balioa gainditzen duen zatian.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Zorren balioztapena


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali