saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002961

Nola egozten dira ondare-elementuak?

Ondasun eta eskubideak haien titular diren subjektu pasiboei eratxikiko zaizkie, kontuan izanik, batetik, zein diren titulartasun juridikoari buruz kasu bakoitzean aplikatu beharreko arauak eta, bestetik, zein diren subjektu pasiboek eurek ekarritako frogak nahiz Administrazioak berak aurkitutakok.

Ondasun-eskubideen titulartasuna nori dagokion erabakitzeko, titulartasun juridikoari buruzko arauak aplikatuko dira, bai ezkontzaren edo (maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoarekin bat eratutako) izatezko bikotearen ekonomi araubidea arautzen duten xedapenetan jasotakoak, bai eta familiako kideen arteko ondare-harremanei aplikatu beharreko legedia zibileko manuetan jasotakoak ere.

Ezkontza baten edo (maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoarekin bat eratutako) izatezko bikote baten ekonomi araubidea arautzen duten xedapen eta itunekin bat etorriz, ezkontzako edo izatezko bikoteko kide bien ondasun-eskubide erkideen titulartasuna kideotako bakoitzari erdi bana eratxikiko zaio, baldin eta beste partaidetza-kuotaren bat bidezkotzen ez bada.

Ondasunen edo eskubideen titulartasuna behar bezala frogatuta ez dagoenean, zerga-erregistroren batean edo bestelako erregistro publikoren batean titular gisa ageri dena jo ahal izango du titulartzat Zerga Administrazioak.

Zamak, kargak, zorrak eta betebeharrak, berriz, aurreko paragrafoetan azaldutako arauen eta irizpideen arabera eratxikiko zaizkie subjektu pasiboei.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali