Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002953
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2013/01/01
Familia-unitate bateko kideek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan baterako tributazioa egitea aukeratzen dutenean, familiako kideek Ondarearen gaineko Zergan sortutako kuota osoak batu behar dira zerga horren eta Ondarearen gaineko Zergaren kuota osoei batuta dagokien muga kalkulatzeko.
Hala badagokio, egin beharreko murrizpena subjektu pasiboen artean hainbanatuko da, Ondarearen gaineko Zergan haietako bakoitzari dagokion kuota osoaren arabera, aurreko 33.bat atalean xedatutakoa gorabehera.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.