www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002952

Zein da kuota osoaren muga? Adibidea



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2013/01/01

PFEZen kuota osoa + Ondarearen gaineko Zergaren Kuota ezin da izan zerga-oinarri orokorraren eta aurrezkiaren PFEZen zerga-oinarriaren %65 baino gehiago.

PFEZen ZOari ondare-sozietateen partaidetzak eta dibidenduak gehitu behar zaizkio.

Mugaren ondorioetarako ondasun ez-emankorrak ez dira aintzat hartuko.

Gutxienez Ondarearen gaineko Zergaren kuotaren %25 ordaindu behar da.

PFEZen oinarriari zergadunak jabetza soilean dituen ondasunen etekinen zenbatekoa eta gozamenarena gehitu behar zaizkio honako kasu hauetan:

  • Ezkontideari, izatezko bikotekideari (maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako bikotea), aurreko bati, ondorengo bati edo bigarren graduko albo-ahaide bati (ahaidetasunaren jatorria hauetako bat izan daiteke: odolkidetasuna, ezkontza, izatezko bikotearen eraketa edo adopzioa) eratxiki badio, edo Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren arabera lotuta dagoen pertsona edo erakunde bati. (3/1996 Foru Arauko 16 artikulua.).
  • Zergadunak hirugarren bati eskualdatu badio Zergaren sortzapenaren aurreko bost urteetan.
  • Kasu batean zein bestean, kontrakorik frogatu ezean, ondasun horien gozamenari dagokion urteko etekina hauxe izango da: ondasunon jabetza osoari dagokion balioaren %5, foru arau honetako 1 2- 26 bitarteko artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Zergadunaren ondarean sartuko dira zergadunak Zergaren sortzapenaren aurreko bost ekitaldietan dohain eskualdatutako ondasunak, ondoko kasuan izan ezik: egiaztatzen denean dohaintza-hartzaileak Ondarearen gaineko Zergaren kargapean daukala ondasun horien balioaren besteko zenbatekoa. Arau hori ez zaie aplikatuko, ordea, 1/2004 Foru Arauko 18. artikuluan aipatzen diren erakundeei dohain emandako ondasunei (arau hori irabazizkoak ez diren erakundeen zerga-araubideari eta mezenasgoari emandako zerga-pizgarriei buruzkoa da).

Adibidea:

  • PFEZ:

    • Zerga-oinarri orokorra, 20.000 euro (PFEZen kuota orokor osoa, 3.000 €).
    • Aurrezkiaren zerga-oinarria, 10.000 € (aurrezkiaren kuota osoa, 2.000 €).
  • Ondarea:

    • kuota, doikuntzaren aurretik: 15.000 €.
    • Muga: %65 (20.000 + 10.000) = 19.500 €.
    • Kuota bateratua = (3.000 + 2.000) + 15.000 = 20.000 €.
    • Ondarearen gaineko Zergaren kuota doitu behar da eta 500 eurotan murriztu (20.000 – 19.500).
    • Ondarearen gaineko Zergaren azken kuota = 15.000 – 500 = 14.500 €; hasierako kuotaren %25 baino gehiago denez (15.000 x %25 = 3.750), ez dago beste doikuntzarik egin beharrik.
Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Kuota osoaren muga eta adibidea


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali