www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002943

Nork aurkeztu beharko du ondare aitorpena Bizkaian?



  • Betebehar pertsonalaren zioz, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela-eta Bizkaiko Foru Aldundiaren zergadun diren pertsona fisikoak; zergak haien ondare garbi osoa kargatuko du, edozein dela ere tributatu behar duten ondare-elementuok dauden lurraldea.
  • Betebehar errealaren zioz, Espainiako lurraldean egoitzarik ez duen pertsona fisiko oro izango da zerga honen zergadun, baldin eta Espainiako lurraldean finkatuta dauden ondasun eta eskubide batzuen titular bada eta baldin eta, ondasun-eskubideotatik gehienak euskal lurraldean egonik, Bizkaiko Lurralde Historikoan finkatuta daudenen balioa gainerako lurralde historiko bakoitzean daudenena baino handiagoa bada.

Zergak ondare garbi osoa kargatzen du, ondare elementuak zein lurraldetan dauden kontuan hartu gabe, kasu hauetan:

  • Zergaren kuota positiboa bada (zerga oinarria 800.000 euro baino gutxiagokoa bada, kuota zero izango da zenbateko horretako murrizketa duelako).
  • Ondasun eta eskubideen balioa 2.000.000 eurotik gorakoa bada.

Testamentu-ahalordearen bidezko jarauntsien ondare garbiari ere -ahalordea erabili bitartean- foru arau hau aplikatuko zaio, kontuan harturik zer ezartzen duen 2002ko urriaren 15eko 7/2002 Foru Arauak, zeinak Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren berezitasunetara egokitzen baitu Bizkaiko Lurralde Historikoaren Tributu-sistema.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali