www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002874

Bizi aseguru bat aurrezki sistematikoko banakako plan bihurtzea. Zein unetan bihur daiteke bizi aseguruko kontratu bat aurrezki sistematikoko banakako plan?



PFEZaren 13/2013 Foru Arauko LAUgarren xedapen gehigarrian araututako aurrezki sistematikoko banakako planetatik jasotzen den biziarteko errentarengatik, gainerako biziarteko errenten araberako zergak ordainduko dira.

Bizi aseguru baten kontratu bat aurrezki sistematikoko banakako plan bihurtu ahalko da soilik biziarteko errenta eratzeko unean bertan.

Bihurketa hori zergadunak egin ahalko du, aseguru-entitatearekin akordio bat sinatuta. Akordio hori biziarteko errenta eratzeko idazkian bertan dokumentatuko da, eta bihurtzen den kontratuaren baldintzetan berariaz eta modu nabarmenean jaso beharko da aurrezki sistematikoko banakako plan bat izango dela, hain zuzen ere PFEZaren abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko laugarren xedapen gehigarrian araututakoa.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali