www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002789

Nortzuek aurkeztu behar dute BEZren 390 eredua?



390 eredua aitorpena araubide orokorrean soilik aurkeztu behar duten subjektu pasiboek aurkeztu behar dute azken autolikidazioa egiteko. Bakoitzak autolikidazio bat bakarrik aurkeztu behar du. Laugarren hiruhilekoagatik eta abenduagatik ez da aurkeztu behar beste aitorpenik; nahikoa da eredu hau betetzea.

Urteko laburpen-aitorpena egiteko 390 eredua aurkeztu behar dute:

  • Erakunde taldeen araubide bereziari heldutako subjektu pasiboek (abenduko autolikidazioak 322 eta 353 ereduetan aurkeztu behar dituzte).
  • Hileko Itzulketen Erregistroan (HIE) inskribatuta dauden subjektu pasiboek (abenduko autolikidazioa 303 ereduan aurkeztu behar dute).

390 eredua 303 eta 322 ereduen urteko laburpena egiteko erabiltzen da; beraz, eredu horiek aurkeztu behar dituztenek aurkeztu behar dute.

Horrenbestez, hauentzat eredu hau azken autolikidazioa da:

  • Aurreko ekitaldian egindako eragiketen bolumena 6.010.121,04 €-tik beherakoa izan duten enpresaburuak eta profesionalak (hauek hiruhilekoko 303 eredua aurkezten dute, laugarren hiruhilekokoa izan ezik).
  • Aurreko ekitaldian egindako eragiketen bolumena 6.010.121,04 €-tik gorakoa izan duten enpresaburuak eta profesionalak (hauek hileko 303 eredua aurkezten dute, abendukoa izan ezik).

Eta hauentzat laburpen informatiboa da:

  • Hileko Itzulketen Erregistroan inskribatuta dauden subjektu pasiboak (hauek 303 ereduan aurkezten dute hilero, abenduan ere bai).
  • Erakunde taldeen araubide bereziari helduta dauden erakundeak (nagusia eta menpekoak; hauek 322 eredua aurkezten dute hilero, abenduan ere bai).

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali