Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001799
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2019/01/01
Soilik irabazteko asmorik gabeko entitateen eta mezenasgorako zerga pizgarrien zerga araubidearen Foru Arauetan ezarritakoak izango dira kengarriak.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunek eskubidea izango dute kuota osotik kentzeko foru arau honen 21. artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatutako kenkariaren oinarriaren %30.
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2019/01/01
Soilik irabazteko asmorik gabeko entitateen eta mezenasgorako zerga pizgarrien zerga araubidearen Foru Arauetan ezarritakoak izango dira kengarriak.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadunek eskubidea izango dute kuota osotik kentzeko foru arau honen 21. artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatutako kenkariaren oinarriaren %20.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.