www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001790

Zein kasutan aplikatzen da langileek enpresan duten parte-hartzearen ziozko kenkaria?



Kenkari tasa: Zergadunek zergaldian eskudirutan ordaindutako diru-kopuruetan aplikatuko dute kenkaria, hain zuzen zerbitzuak ematen dituen entitatean akzioak edo partaidetzak eskuratzeko edo harpidetzeko.

Beharkizunak:

  • Balioak ez dira negoziatzeko onartu behar.
  • Entitateek mikroenpresa edo ETE izan behar dute.
  • Langile guztiei eginiko eskaintzaren ondoriozkoa izan behar du eskuraketak edo harpidetzak, guztientzako baldintza beretan.
  • Langile bakoitzak, ezkontidearekin eta familiakoekin batera, ez du %5etik gorako partaidetza izan behar.
  • Balioak gutxienez 5 urtez mantendu behar dira zergadunaren ondarean.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali