saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001599

Zein ekitalditan zergapetu behar dira istripuagatik aseguru baten kalte-ordainak edo prestazioak ?

Exijitzekoak diren zergaldiari egotziko zaizkio. Salbuetsitako zenbatekoaren gaindikinei honako tratamendua emango zaie:

  • Kalte-ordaina baliaezintasun iraunkor batengatik baldin bada
    • Banakako aseguruen kasuan, higigarrien kapitalaren etekina izango da, eta jasotzeko eskubidea sortzen deneko zergaldiari egotziko zaizkio.
    • Aseguru kolektiboen kasuan, lanaren etekina izango da, eta:
      • Baldin eta prima 94-12-31 eta gero egotzi bazaio langileari: % 25ean integratuko da, baliaezintasun iraunkor osoa edo baliaezintasun handia bada, edo 8 urte baino gehiago iragan badira lehenengo primatik; % 60an integratuko da bestelako baliaezintasun motetan.
      • Egotzi gabeko primak: % 60an integratuko da baliaezintasun mota guztietarako.
  • Baliaezintasuna ez bada ondare-irabazi gisako zergak ordainduko dira, asegurua banakakoa zein kolektiboa den begiratu gabe.
Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. 13/2013 Foru Arauaren 57 artikulua

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali