saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001594

Zer jotzen da elbarritasuntzat?

Gizarte Segurantzaren eremuan ezarri den definiziora jo behar da. Ezintasun iraunkor bezala kalifikatutako egoera guztiei heltzen die; hura partziala, osoa edo absolutua izan daiteke, eta baita baliaezintasun handikoa ere. Ondorioz, hori jasaten duenak ezin du laneko jarduera garatu edo bere ohiko lanbidea gauzatzeko pertsona horrek duen gaitasun normala murriztu egiten zaio 100eko 33tik beherakoa ez den portzentajean. Kalte horren izaera, hasiera batean, behin betikoa litzateke.

Ondorioz, definizio honetatik kanpo geratzen dira aldi baterako ezintasun egoerak, iragankorrak badira, eta baita elbarritasunik ez dakarten lesio iraunkorrak ere. Azken horietan, langilearen osotasun fisikoan murriztapen edo nahasmenduren bat badago ere, hori ez da laneko gaitasunean eragin negatiboa edukitzera iristen.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Zer jotzen da elbarritasuntzat?


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali