www.bizkaia.eus/guregida

Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900000630

Zein zerga-trataera eman behar zaio errenten egozketan dagoen, jarduera ekonomikoak burutzen dituen eta sozio kapitalistak dituen erakunde bati?



Errenta-eratxikipenaren araubideko erakunde batek jarduera ekonomiko bat egiten badu, jardueraren etekinak etekin ekonomiko izango dira erakundeko bazkide, erkide, partaide edo jaraunsleentzat, baldin eta jarduerari lotutako ekoizbideen eta giza baliabideen norbere konturako antolamenduan ohikotasunez eta zuzenean parte hartzen badute.

Eratxikitzen diren etekinak kapitalaren etekinak izango dira antolamenduan pertsonalki eta zuzenean parte hartzen ez duten bazkide, jaraunsle, erkide eta partaideentzat, baldin eta erakundean duten partaidetza bakarra kapitala ekartzea bada. Honelako kasuetan bazkide kapitalistari gehienez ekarritako kapitalaren %15 egotz dakioke etekin modura. Gehieneko kopuru hori urtekoa da; beraz, zergaldia ez bada egutegiko urtea, hainbanatu egin behar da.

Arestiko paragrafoan aipatu erregela gorabehera, bazkide kapitalistek bere gain hartu behar dute gehiegiko kopuruaren zergapetzea, entitatetik ekarritako kapitalaren urteko %15 baino gehiago jasotzen duten kasuetan. Bazkide kapitalistei ekarritako kapitalaren urteko %15 horren gainetik ordaintzen zaizkien zenbatekoak ondare-irabazitzat hartuko dira, eta zerga-oinarri orokorrean sartu beharko dira, atxikipenik gabe. Bestalde, ordaindutako zenbateko horiek gehiegizkoak badira, ez dira kengarriak bazkide langileentzat.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali