saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000063

Nola helbideratu behar da OHZ/EJZren ordainagiria Bizkaiko Foru Aldundiak OHZ kudeatzen duenean?



Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen duen OHZ/EJZren helbideratzea honako bide hauen bidez egin daiteke:

  • Egoitza elektronikoaren bidez, "OHZ/EJZren ordainagirien kontsulta eta helbideratzeak" prozeduraren bidez: ordainagiriaren titularrak bakarrik egin ahal izango du, bere kontu batean.

    EGOITZAN helbideratzeko laguntza-dokumentua: urratsez urratseko prozesua. (LASTER)

  • Tributuei buruzko eskabide baten bidez, gaitutako erregistroetan aurkeztuta edo telematikoki erregistratuta L 20 ereduaren bidez.

    L20ra sartzeko esteka

  • Aurrez aurre, Bilboko Ogasunaren bulegoan, bulego deszentralizatuetan aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Zerbitzu hau salbuetsita dago dagokio Udalak zuzenean kudeatzen dituen ordainagirietarako (udalerri hauek dira: BARAKALDO, BASAURI, BILBAO, DURANGO, MALLABIA, PORTUGALETE, SANTURTZI eta ZIERBENA, eta OHZ, GETXO eta LEIOA).

OHZren kasuan honela ere helbidera daiteke:

  • Edo Foru Ogasuneko zergadunaren arretarako telefonoaren bidez: 946 125 500
  • Emailez. Helbide honetara bidali behar da: seccion.ibi@bizkaia.eus

    Oharra: posta hau helbideratzeei eta kontsulta orokorrei erantzuteko gaituta dago. Ez zaie erantzungo bestelako eskaerei.

    OHZ helbideratzeko, datu hauek eman beharko dira:

    • Etxebizitzaren zenbaki finkoa.
    • Higiezinaren helbidea.
    • Titularra den pertsonaren NANa.
    • Helbideratze-kontuaren zenbakia eta titulartasunaren egiaztagiria (bankuko karatularen fotokopia, banku-ziurtagiria).

Lortu OHZren helbideratzeari buruzko informazio gehiago esteka honetan:

 

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali