www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008607

Nola aurkeztu edo zuzendu 2019ko eta aurreko ekitaldietako errenta?



Autolikidazioak aurkeztea

2019ko edo aurreko ekitaldietako errenta epez kanpo aurkezteko, 100 eredua erabili behar da.

  • Emaitza sartu beharrekoa bada, edozein finantza-erakunde laguntzailetan aurkeztu beharko du.
  • Emaitza dirua itzultzekoa bada: edozein finantza-erakunde laguntzailetan, Ogasuneko edozein bulegoko erregistroan eta Aldundiaren herritarrei laguntzeko bulegoetan.

Eredu eta programetarako sarbidea

Zuzenketak

Eduki ekonomikoko zuzenketaren bat egin behar baduzu, errekurtso bat jarri edo errekerimendu bati erantzun, izapide hau telematikoki egin dezakezu:

  • Identifikazioa: Pertsona fisikoa bazara eta ez baduzu sinadura edo gako elektronikorik, Bak gakoa eskuratu dezakezu, modu errazean, zure etxetik mugitu gabe. Informazioa hemen.
  • Aurkezteko modua: Sar zaitez Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan, "Tributuei buruzko eskabidea" prozeduraren bidez, eta sakatu Izapidetu botoia.

Identifikatu ondoren, zuzenean sartuko zara inprimaki batera, eta, han, sekzio hartzailea kasu honetan "PFEZ (ERRENTA)" eta eskabidearen arrazoia baino ez dituzu adierazi behar izango. Beharrezkoa bada, dokumentazioa ere erantsi dezakezu.

Prozedurari buruzko zalantzarik izanez gero, jar zaitez harremanetan atalarekin informazio-telefonoan 946 125 500.

 

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali