www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005170

Más información sobre Contenido de Facturas simplificadas



Faktura erraztuen edukia:

  1. Zenbakia eta, behar denean, seriea. Serie bakoitzeko fakturen zenbakiak korrelatiboak izan behar dira. Faktura erraztuak serieka bereizita egin daitezke kasu hauetan:
    • eragiketak establezimendu batean baino gehiagotan egiten direnean
    • era askotako eragiketak egiten direnean
    • Hartzaileek edo hirugarrenek eginak
    • Zuzentzaileak
    • urte batean faktura osoak eta faktura erraztuak eginez gero, mota bakoitzekoak serie batean bereizi behar dira
  2. Data (noiz egin den).
  3. Eragiketaren data (noiz egin den ordainketa aurreratua), faktura egin den egun bera ez bada.
  4. Egilearen IFZ eta izen-deiturak, edo sozietate-izena.
  5. Emandako ondasunen edo egindako zerbitzuen identifikazioa.
  6. Aplikatutako zerga-tasa eta, behar denean, “BEZ barne” esakunea (fakturako eragiketa guztiek ez badute zerga-tasa bera jasaten, bakoitzaren zerga-oinarria zehaztu behar da).
  7. Kontraprestazioa, guztira.
  8. Faktura erraztua beste bat zuzentzeko egiten bada, zuzendutakoaren erreferentzia.
  9. Behar den kasuetan, ondoko datuak:
    • Salbuetsitako eragiketetan, arautegiaren erreferentzia edo salbuespenaren aipua.
    • Esakune hau: “Hartzailearen fakturazioa”.
    • Esakune hau: “Subjektu pasiboaren inbertsioa”.
    • Esakune hau: “Bidaia agentzien araubide berezia”.
    • Esakune hauetako bat: “Ondasun erabilien araubide berezia”, “Artelanen araubide berezia” edo “Antzinateko objektuen eta bilduma-objektuen araubide berezia”.
    • Esakune hau: “Kutxa-irizpidearen araubide berezia” (2014-4-1etik aurrera).

Eragiketaren hartzailea enpresaburua edo profesionala bada, faktura erraztua egiten duenak hartzailearen IFZ eta egoitza, eta jasanarazitako kuota ere ezarri behar ditu.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Fakturen edukia


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali