saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900006876

Banku kontua alta eman Bizkaibain jarduteko

Telematikoki aurkeztutako zerga aitorpen baten emaitza bankutik helbideratzeko (1), Foru Ogasunak bankuko kontuaren titulartasuna ezagutu beharko du.

Foru Ogasuneko finantza erakundeek urtero ematen dituzte zergadunen titulartasunekoak diren kontuak, eta ondorioz baliteke kontu hori jada erregistratuta egotea eta altan eman behar ez izatea. Zure kontua dagoeneko erregistratuta dagoen egiaztatu ahalko duzu:

  • Aholkularia baldin bazara: aukera honen bidez: Baimendutako aurkezleak / bezero-kudeaketa / bezero baten bankuko helbideratze-kontuak egiaztatu.
  • Zu zeu baldin bazara interesduna: Bizkaibaiko aukera honen bidez: “Datu osagarriak / Banku-helbideratzeak / Banku-kontuak egiaztatu” banku-kontu horretako datuak sartuz.

Egiaztapen hori egin ondoren ikusten bada kontu hori ez dagoela Bizkaiko Foru Ogasunean erregistratuta (eta ondorioz BizkaiBain ezin baldin bada erabili) Kontuari alta eman ahalko duzu. Finantza Entitatea zein den, desberdinak izan daitezke kontu bati alta emateko eragiketak; izan ere, zenbait entitaterekin akordioak eta bide bereziak ditu Ogasun eta Finantzen Sailak titulartasuna egiaztatzeko, eta beraz eragiketak ez dira hain zorrotzak zergadunentzat:

BBVA, Sabadell, Bankinter, Kutxabank eta Laboral Kutxa:

1.etik 5.erako aukerak

CaixaBank, Banco Santander, Bankoa, Banco Popular eta Caja Rural de Navarra:

2.etik 5.erako aukerak

Gainerako finantza-entitateak:

5.etik 9.erako aukerak

AUKERA

  • 1. aukera. Zuzenean Bizkaibain (interesduna), Datu osagarriak / Banku helbideratzeak atalean. Helbideratzeko kontuaren alta telematikoa. Alta bertan gauzatzen da.
  • 2. aukera. bizkaibai@bizkaia.eus postontziaren bidez (Interesduna edo beste petsona bat bere izenean). Titularraren NAN/AIZ/IFK eta kontu-zenbakia adierazi beharko dituzu. Alta ez da automatikoa. Baliteke 2 egun baliodun behar izatea eraginkorra izateko.
  • 3. aukera. Bizkaibai erabiliz L-20 baten bidez (Bizkaibai menua / Errekurtsoak eta Beste Idazkiak / Aurkezpenak / Eskaerak). Kontu- zenbakia adierazi behar da. Bai interesdunak bai aholkulariak alta eska dezake. Alta ematea ez da automatikoa. Baliteke 2-3 egun baliodun behar izatea eraginkorra izateko.
  • 4. aukera. Modu presentzialean, sailaren bulegoetan, hauen bitartez: DB-2 eredua (624 KB), zeina interesdunak aurkeztu behar duen bere finantza-erakundera joan gabe. Ez da beharrezkoa finantza-erakundearen ziurtagiri originala edo libretaren fotokopia aurkeztea.
  • 5. aukera. Posta zerbitzu bidez: Bizkaiko Foru Ogasuna – Herritarrei zuzendutako administrazio elektronikoko zerbitzuen Atala- Basurtoko Kaputxinoen kalea, 2. zenbakia. 48013 Bilbo. Titularraren NAN/AIZ/IFK eta kontu-zenbakia adierazi beharko dituzu.
  • 6. aukera. Posta zerbitzu bidez: Bizkaiko Foru Ogasuna – Herritarrei zuzendutako administrazio elektronikoko zerbitzuen Atala- Basurtoko Kaputxinoen kalea, 2. Finantza-erakundearen ziurtagiri originala, edo DB-2 eredua(624 KB) beteta finantza-erakundearen zigiluarekin aurkeztu beharko duzu.
  • 7. aukera. Modu presentzialean, sailaren bulegoetan. Finantza-erakundearen ziurtagiri originala, edo libreta eta fotokopia bat, edo DB-2 eredua (624 KB) beteta finantza-erakundearen zigiluarekin aurkeztu beharko duzu.
    Banka elektronikoaren bidez lorutako ziurtagirien kasuan, DB-2 eredua (624 KB) interesdunak eta aurkezleak sinatu beharko dute.
  • 8. aukera. Bizkaibai erabiliz L-20 baten bidez (Bizkaibai menua / Errekurtsoak eta Beste Idazkiak / Aurkezpenak / Eskaerak). Finantza-erakundearen zigiluarekin bidali beharko da. (Bakarrik onartzen dira banka elektronikoaren bidez lorutako ziurtagiriak). Bai interesdunak, bai aholkulariak aurkeztu dezake. Alta ez da automatikoa. Baliteke 2-3 egun baliodun behar izatea eraginkorra izateko.

(1) Erabili beharreko kontua aitorpenaren emaitzaren menpekoa da. Emaitza sartu beharrekoa bada (hau da, zergadunak ordaindu egin behar du) Finantza-Erakunde Kolaboratzailearierantzun behar dio

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali