saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004341

Nola ordaindu behar du zerga BGAE edo eta beste gizarte-aurreikuspeneko erakunde batzuk erreskatatzean?

  • Beti lanaren etekinak dira.

    BGAEren bazkideek edozein kontingentziaren ondorioz jasotakoak (heriotza barne) PFEZn lanaren etekintzat joko dira.

  • Erabateko zergapetzea ordaintzen dituzte.

    Ezinezkoa izango da murrizketaren xede izan ez diren ekarpenen eta kontribuzioen gehiegizko zenbatekoen zenbatekoa murriztea.

  • Errenta-erreskateak.

    Egotzitako ekitaldi bakoitzaren Zergari buruzko zerga oinarri orokorrean %100 integratuko da.

  • Kapital -erreskateak.
    • Prestazioak kapital gisa jasotzen badira, lehenengo ekarpena egiten denetik 2 urte baino igarota, epe hori eskatu ezin zaien baliaezintasunaren eta mendekotasunaren ondoriozko prestazioen kasuan izan ezik, Zergaren zerga oinarri orokorrean integratu beharreko zenbatekoa %60koa izango da (300.000€ muga) kontingentzia bakoitzaren ondorioz 2014/01/01etik jasotako prestazio bat bakarrik.
    • Lehen prestazioaren integrazio-muga gertakizuneko aplikatzen da, ez babes produktu edo sistema bakoitzeko. Integrazio-ehunekoaren (%60) aplikaziorako, arautegiaren arabera tratamendu bateratua eman behar zaie BGAEetatik, pentsio planetatik, gizarte aurreikuspeneko mutualitateetatik, enpresen aurreikuspen sozialeko planetatik, bermatutako aurreikuspen planetatik eta mendekotasun aseguruetatik jasotzen diren kopuruei.

    • Edozein kontingentziarengatik jaso zen kobrantza 2014tik baino lehenagoko ekitaldi batean kobratu bazenuen eta kontingentzia berarengatik azken ekitaldi hori baino geroagoko ekitaldi batean egin bazen, kopuru biei aplikatu ahal izango diezu %60ko integrazio portzentajea. Hori guztia Bizkaiko Foru Aldundiaren 175/2013 Foru Dekretuak, abenduaren 10ekoak, bere xedapen gehigarri bakarrean ezarritakoarekin bat.

  • Erreskate mistoak (mota guztietako errentak nahastu behar dira, kapital gisa bakarrik kobratuta).

Halaber, adierazitako ehunekoa, hots, %60, kapital gisa egindako kobrantzan bakarrik aplikatu ahal izango da eta lehen apaitutako muga izango da.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali