saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002773

Nola ordaintzen edo kobratzen diren BEZren ereduak

A) Autolikidazioaren emaitza dirua itzuli beharra bada:
  • Itzulketa helbideratu behar da, eta horretarako ematen den kontuak ondokoak bete behar ditu:
    • Bizkaiko Foru Ogasunak kontuaren titularra nor den jakin behar du.
    • Kontuaren titularra ereduan ageri den aitortzailea izan behar da.
  • Autolikidazioa inprimaki ofizialean aurkeztuz gero eta akats baten ondorioz kontu zenbakirik jartzen ez bada, edo Foru Ogasunak ez badauka modurik jakiteko aitortzailea kontuaren titularra dela, likidazioa egin ondoren Diruzaintza saiatuko da itzuli beharreko diru kopurua subjektu pasiboaren konturen batean sartzen, eta halakorik batere aurkitzen ez badu, edo finantza erakundeak dirua bueltan bidaltzen badu, aitortzaileak bi aukera dauzka:
    • Txeke bat jaso Diruzaintza Atalean.
    • Dirua sartzea nahi duen kontuaren titulartasunaren jatorrizko ziurtagiria bidali.
B) Autolikidazioaren emaitza dirua sartu beharra bada:
  • Banka elektronikoaren bidez, aukera hori eskaintzeko atxikitako erakundeetan. (adibidea)
  • Bankuan helbideratuta, hau da, erakunde laguntzaile bateko kontu baten zenbakia emanda (aurrean aipatutako betekizun eurak bete behar dira).
  • Ordainketa-gutun baten bidez, zerga-bilketan laguntzen duten erakundeetan.
  • Autolikidazioa inprimaki ofizialean aurkeztuz gero, diru kopurua erakunde laguntzaile batean aurkezten denean sartu behar da.

Banku kontuekin eragiketak egiteko Bizkaibai bidez:

  • Bizkaibai sisteman erabiltzeko moduko konturik daukagun begira daiteke.
  • Kontu bati alta eman nahi izanez gero, BizkaiBai menuan hauxe hautatu behar da: “Helbideratze-kontuen alta telematikoa” (adibidea). Ezinbestekoa da kontua aukera hori emateko atxikitako erakunde batekoa izatea.
  • Kontuaren titulartasunaren ziurtagiria aurkeztu behar da, bankuak emana (jatorrizkoa). Kontuari berehala emango zaio alta eta ordutik aurrera Internet bidez erabili ahal izango da. Bertaratuta egin daiteke (horrela eginez gero, jatorrizko kartila ere aurkez daiteke, titularra agertzen dena) edo bestela postaz, mezua Foru Ogasunaren Erregistrora bidalita.

Nola ordaintzen dira telematikoki izapidetutako zergak?

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali